Tag : #alfa #kaleratze #despido #mobilizazio #manifestazio #langile #behargin #borroka #greba #untzaga

Alfako langileek deitutako manifestazioak euripean zeharkatu ditu kaleak negoziazioa exijitzeko
29 Aza
9:33

Alfako langileek deitutako manifestazioak euripean zeharkatu ditu kaleak negoziazioa exijitzeko

Alfako mekanizatu atalean lanean diharduten 40 langile kaleratu nahi dituztela eta, horren kontrako manifestazio jendetsua abiatu da gaur arratsaldean Untzagatik eta herriko kaleak zeharkatu ditu, enpresako zuzendaritzari konponbidea exijitzeko. Gaur hirugarren greba eguna bete dute Alfa taldeko langileek eta datorren asterako beste bi gehiago daude deituta. Horrekin batera, bihar eta…

Alfako langileek agerraldia egin dute eta herritarrak gaurko manifestazioarekin bat egitera deitu dituzte
29 Aza
1:11

Alfako langileek agerraldia egin dute eta herritarrak gaurko manifestazioarekin bat egitera deitu dituzte

Gaur eguerdian Arrate Kultur Elkartean egindako agerraldian, ALFA taldeko beharginen ordezkariek Auto Mecanizados-en 40 bat langile kaleratzeko iraungitze espedientearen aurrean bost eguneko greba egitea erabaki dutela azaldu dute, asanbladaren gehiengoak horren aldeko botoa eman eta gero. Gaur hirugarren greba eguna da eta 19:00etan Untzagatik abiatuta manifestazioa egingo dute. Herritar guztiak…

ALFAko beharginek manifestazioa deitu dute biharko, 19:00etan Untzagatik abiatuta
28 Aza
6:38

ALFAko beharginek manifestazioa deitu dute biharko, 19:00etan Untzagatik abiatuta

ALFA taldea osatzen duten altzairu eta aluminio fundizioetako eta mekanizatuetako beharginen batzordeak aste honetarako hiru greba egun eta datorren asterako beste bi gehiago deitzea erabaki zuen aurreko barixakuan, “30 eta 40 lagun bitarteko kaleratzeen mehatxua” dela eta. Langileen ordezkariek gaur azaldutako datuen arabera, “grebak jarraipen oso zabala, %92 ingurukoa izaten…