Henna-tailerrean jardun zuten eguenean Berbetan programetako hainbat parte-hartzailek, eta gustura jardun ere. Safia eibartar gaztea izan zuten irakasle. Lehenengo eta behin, hennaren jatorria eta bitxikeriak kontatu zizkigun; ondoren, xiringak eta henna hartu eta paper batean frogak egin zituzten, eskua hartzeko, eta tailerra aurrera joan ahala ausartenek euren eskuetan egin zituzten henna-irudiak. Pozarren bueltatu ziren etxera…
Moda diseinatzaile batentzako ezinbestekoa da kulturatik eta artetik edatea, inspiraziorako eta sormenerako iturri garrantzitsuak direlako. Artea inspirazioa izatearen adibide garbia 1965an Yves Saint Laurent-ek Piet Mondrian margolariaren kuadro-estanpatuarekin aurkeztutako kolekzioa izan zen. Modaren munduan iraultza itzela sortu zuen: garrantzi guztia estanpatuari ematen zioten korte sinpleak eta zuzenak zituzten soinekoak zirelako….
Emakumeen Etxeen Sareak antolatutako “Artestura Feministak” lehiaketaren berri eman du Andretxeak. Lehiaketaren helburua emakumeen sormena eta produkzio artistikoa bultzatzea da, eta ikusgarri egitea eta aintzat hartzea haien lanak, artea lanbide izan edo ez izan artea sortzen ari diren artista emakumeak ezagutzera emateko. Gero, sareko emakumeen etxe guztietatik pasatuko den erakusketa…
Etiketak: @hennart.smd, #artea, #henna, #tailerra