Tag : #Berbetan

Abian da BERBETAN egitasmoaren ikasturte berria (Bideoa)
19 Ira
7:53

Abian da BERBETAN egitasmoaren ikasturte berria (Bideoa)

Atzo Portalea kultur etxean egindako aurkezpenean, …eta kitto! Euskara Elkarteak  BERBETAN proiektuak hurrengo hilabeteetarako dituen asmoak, erronkak eta egitaraua aurkeztu zituen. Bertan egon ziren BERBETAN eta ONGIETORRI-ko hainbat parte-hartzaile, herriko eragileak eta proiektuari babesa ematen dioten erakundeak. Berbetan egitasmoak 16 urte bete ditu aurten eta erakundeetako ordezkariek euren babesa eta…

Datorren martitzenean aurkeztuko du BERBETAN-ek ikasturte berria
13 Ira
11:32

Datorren martitzenean aurkeztuko du BERBETAN-ek ikasturte berria

Irailaren 18an, martitzena, azalduko dizkigu …eta kitto! Euskara Elkarteak aurtengo ikasturterako BERBETAN eta ONGI ETORRI programetarako prestatu duen eskaintza. Aurkezpen-ekitaldia Portaleko areto nagusian izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ekitaldia irekia izango da nahi duten guztientzat. Beraz, euskera praktikatu, praktikatzea behar dutenei lagundu edo gure hizkuntzan eta kulturan murgiltzen lagundu nahi duenarentzat hitzordu…

Domeka goiza taloak egiten pasa zuten berbalagunek
26 Ots
11:45

Domeka goiza taloak egiten pasa zuten berbalagunek

Taloak egiten ikasteko ikastaroa antolatu zuen joan zen domekan …eta kitto! Euskara Elkarteak Berbetan programetako kideentzat, eta baita jakimin handia piztu ere, talde polita elkartu zen-eta Portaleko sukaldean. Haur eta helduek primeran pasa zuten arto-irinez egindako masa egiten lehenengo eta taloak betetzen eta jaten gero. Aukera ere ez zen makala…

Papiroflexia tailerrean primeran ibili ziren guraso berbalagunak
29 Urt
12:29

Papiroflexia tailerrean primeran ibili ziren guraso berbalagunak

Zapatu goizean  Gurasoak Berbetaneko partaideek, horietako asko seme-alabez lagunduta gainera,  origami edo papiroflexia tailerraz gozatzeko aukera izan zuten …eta kitto!-n. Rafa Rodrigo adituak origamiaren inguruko bitxikeriak azaldu zizkigun, eta gero, entzundako guztia praktikara eramateko aukera izan zen: bihotz bat, beltxarga, diru zorroa eta tximeleta bat egin zituzten paperarekin. Ederto baten…

Primeran pasatu zuten BERBETANekoek Zugarramurdin
15 Mai
6:42

Primeran pasatu zuten BERBETANekoek Zugarramurdin

Ikasturte amaierako txangoa egin zuten zapatuan Zugarramurdira BERBETAN eta Ongi Etorri Berbetan programetako parte hartzaileek eta primerako eguna pasatu zuten eguraldia lagun izan zutelarik. 34 lagun bildu ziren eta Zugarramurdiko leizeak, Sorginen museoa eta herria ezagutzeko aukera izan zuten.

Disko festa, puzgarriak eta eskulanak barixakuko BERBETAN jaialdian
14 Ira
8:08

Disko festa, puzgarriak eta eskulanak barixakuko BERBETAN jaialdian

BERBETAN egitasmoaren ikasturte berriari hasiera emateko jaialdi berezia antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak. Ekitaldia barixakuan (irailak 16an) izango da eta, eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Urkizu ikastetxean egingo da. 17:30etik aurrera eskulan-tailerrak eta puzgarriak egongo dira, eta 19:00etan disko festa Mugi mugi  taldearekin. Beraz, ez galdu ondo pasatzeko  aukera eta…