Tag : #deporeibar #argazkilaritza #erakusketa #martxoa

Martxorako argazki erakusketak tabernetan Klub Deportiboko argazkilarien eskutik
05 Mar
11:08

Martxorako argazki erakusketak tabernetan Klub Deportiboko argazkilarien eskutik

Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldearen eskutik hiru erakusketa hauek egongo dira ikusgai beste horrenbeste tabernatan: Javier Ortiz Morenoren lanak Ambigú kafetegian, Pedro Arriolarenak Portalea jatetxean eta Ortzadar argazki taldeko kideenak Depor tabernan. Bestalde, Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeko Jose Luis Irigoienen argazkiak Tolosako Illargi tabernan ikusteko moduan izango dira martxoan.