Tag : #eibar

Prostituzioari  buruzko  iritzi  eta  ikuspegiak  aztertzeko  doku-foruma  antolatu  du  Alternatibak  bihar  arratsalderako
17 Api
10:49

Prostituzioari buruzko iritzi eta ikuspegiak aztertzeko doku-foruma antolatu du Alternatibak bihar arratsalderako

Bihar arratsalderako doku-foruma antolatu du Alternatibak Portalean, 19:00etan. Oraingoan prostituzioaren inguruan antolatuko dute eztabaida eta, besteak beste, lanbide horren inguruan dauden jarrera ezberdinak aztertuko dituzte. Gaiaren inguruan kokatzeko “Puteros” dokumentalaren proiekzioarekin hasiko dute saioa. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, “lan honetan putazaleak ezagutuko ditugu. Zergatik gastatzen dute dirua horretan? Zer pentsatzen dute?”….

III.  Gin  Tonic  lehiaketa  hurrengo  asteburuan  ere
16 Api
1:28

III. Gin Tonic lehiaketa hurrengo asteburuan ere

Apirilak  20-22 asteburuan  ere jokatuko da Gin Tonic lehiaketaren 3. edizioa. …eta kitto! Euskara Elkarteak sortutako Euskeraz Primeran! kanpainaren barruan sartzen da lehiaketa. 14 tabernak eman dute izena eta aurreko asteburuan (apirilak 13-15) zein hurrengoan (apirilak 20-22) gin-tonicak dastatzeko aukera izango da ondorengo  tabernetan: AKARA, AMESTI, AMETSA, ARKUPE, CHIC, DOS…

Sosolan  ere  euskera  praktikatzen
05 Mar
12:25

Sosolan ere euskera praktikatzen

Joan den martxoaren 3an, zapatua, Sosola baserria bisitatu zuten Berbetan programetako partaideek. Eguraldia lagun, goizeko 10:30ean autobusa hartu eta bertara abiatu ziren.  Enrike eta Aizpea prest zeuden atarian ongi etorria emateko. Enrikek, lehenik eta behin, Sosola baserriaren historia kontatu zien eta ondoren bi taldetan banatu ziren. Aizpeak ogia nola egiten duen azaldu…

“Loreontzitik  ateratako  ikurrak!  ”  (Iratxe  Gimenez)
11 Ots
11:19

“Loreontzitik ateratako ikurrak! ” (Iratxe Gimenez)

Urtarrilean Naomi Parker Fraley estatubatuarra zendu zen. Emakume hori feminismoaren ikur den “We can do it” kartelaren modeloa genuen. Irudia 1943. urtean erabili zen Estatu Batuetan fabriketako grebak eta lanuzteak ekiditzen saiatzeko. Bigarren mundu gerra bizitzen ari ziren eta emakumeak behar ziren lantegietan. Laurogeigarren hamarkadan mugimendu feministak berea egin zuen…

“Datorren  astean  San  Mamesera”  (Ekhi  Belar)
21 Urt
3:43

“Datorren astean San Mamesera” (Ekhi Belar)

Olentzerok Eibar San Mamesen ikusteko sarrera ekarri zidan eta datorren astean joango naiz Katedralera. Bilbao Athleticen aurka horrelako zelai batean jokatzea 1. mailan aritzetik hurbilena da guretzat. Eskurza, Larrazabal eta beste lehoi-kume batzuk ikusi ditut Kirolez Kirolen, eta onak dira. Eibarren partiduaren laburpena ez zuten eman, bideoa ez omen zelako…

JOSEBA  URKIOLA,  kazetaria:  “Eguneroko  lanak  ezberdinduko  du  Eibar  KE”
27 Abe
10:11

JOSEBA URKIOLA, kazetaria: “Eguneroko lanak ezberdinduko du Eibar KE”

‘Eibar, futbolaren tailarra’ dokumentala aurkeztuko da hilaren 27an 19:00etan Armeria Eskolan, eta hurrengo egunean ETB1ean ikusteko aukera egongo da. Hainbat urteetan zehar Eibar KEren berri ematen ikusi dugun Joseba Urkiolak gidatu du lanaren edukia eta Oier Plaza aritu da irudien bitartez gure hiriaren zein foball taldearen inguruko begirada eskaintzen. “Irudi…

“Gure  kaiola”  (Lorea  Arakistain)
21 Abe
9:24

“Gure kaiola” (Lorea Arakistain)

“Ze guapa zauden. Ze guapo zauden. Zer da narratsa hemen ta zer da elegantea? Zeinek esan behar dizu oain itsusia zeala?” Eibar narratsa dela kontatu digute klik baten truke. “Zeinek marraztu digu koadrantea? Zein dao erotuta ta zein da kabala?” Klik baten truke negozioa egiten duten horiek dira kabalak? Albisteak…

Eibar  tailer-hiria,  urban  sketchers-en  begiradapean
17 Urr
11:33

Eibar tailer-hiria, urban sketchers-en begiradapean

“Paisaia bizia. Paisaien eraikuntza Gipuzkoan” lelopean ospatuko diren 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta, Armagintzaren Museoak EUSK- Euskal Herria?s Sketchcrawl taldearekin batera “sketchcrawl-a” antolatu du urriaren 21rako, zapatua, neurri haundi batean bere industria jardueraren ondorioz Eibarrek duen paisaia nabarmentzeko helburuarekin. Eibarko arkitektura industriala, lantegiak, tailerrak, etxebizitza-tailerrak eta eraikinen berezitasunak, auzoak…

“Lekuz  kanpo  dagoena”  (Lierni  Ibargutxi)
10 Mar
11:09

“Lekuz kanpo dagoena” (Lierni Ibargutxi)

Zenbatetan entzun (eta esan) dugu eibartarrok gure herria zatarra dela? Badakigu topiko bat dela. Donostia polita dela esatea topikoa den moduan. Eta badakigu topikoek ñabardurak ezabatu, ertzak moztu eta singularitatearen aberastasuna lausotu egiten dutela. Badute egiatik zerbait, baina erabatekoegiak izaten dira. Zirt edo zart. Muga zorrotzak jartzen dituzte kategorien artean….

“Eibarko  kaosa”  (Leire  Narbaiza)
03 Ots
10:52

“Eibarko kaosa” (Leire Narbaiza)

-Orduan, hurrengo bazkarixa Eibarren egingo dogu, ezta? -Eibarren? Bai? Kaos horretan? Ez dakit zelan bizi zeinken bertan, juaten naizen bakotxian, agobixau egitten naiz. Oso denpora gitxixan entzun dittut holako komentarixuak kanpoko lagun batzuen ahotan. Halakuetan beti esan izan detset gure herrixa trafikua eta zaratia baiño gehixago dala. Baiña euren esperientzixiari…