Tag : #eibarkoudala #erasoa #sexismoa #matxismoa #emakumemahai #nalua #elkarretaratze #martxa #gaitzespen

Aspaldiko  martxarik  jendetsuena  egin  zen  martitzenean  indarkeria  matxistaren  kontra
13 Uzt
7:54

Aspaldiko martxarik jendetsuena egin zen martitzenean indarkeria matxistaren kontra

Aurreko astean, barixaku goizaldean Eibarren gertatutako sexu-erasoa gaitzesteko martxa zaratatsuak jendetza batu zuen. Udalak eta herriko emakumeen taldeek deitutako mobilizazioan herritar mordoak hartu zuen parte. Untzagatik abiatuta, herriko kaleak zarata egiten zeharkatu zituen martxak, horrela herritarrak indarkeria matxistaren kontra daudela argi eta ozen entzuteko. Mobilizazioa eragin zuen gertakaria barixaku goizaldian…

Barixakuan  emakume  bati  eraso  egin  zion  gizona  Martuteneko  kartzelan  sartzeko  agindua  eman  du  epaileak
10 Uzt
6:13

Barixakuan emakume bati eraso egin zion gizona Martuteneko kartzelan sartzeko agindua eman du epaileak

Segurtasun Sailak zabaldu duen azken orduko informazioaren arabera, barixaku goizaldean Eibarren emakume bat bortxatzen ahalegindu zela eta zapatuaz geroztik atxilotuta egon den 27 urteko gaztea Martuteneko espetxean sartu dute, gaur goizean deklaratzen egon eta gero, epaileak akusatua espetxeratzeko agindua eman baitu. Erasoa barixaku goizaldean gertatu zen: emakumea etxerako bidean zihola,…