Tag : #eibarrenakebai #akebai #guinness #errekor #mosaiko #gizairudi

Guinness  World  Records  erakundeak  ontzat  eman  du  eibartarron  errekorra
11 Ira
5:27

Guinness World Records erakundeak ontzat eman du eibartarron errekorra

Eibarren AKEBAI plataformaren ekimenez ekainaren 22an Untzagan osatutako irudi erraldoiak Guinness errekorra lortu du ofizialki, Guinness World Records-ek eskatutako froga edo ebidentziak (argazkiak, filmazioak, lekukoen deklarazioak, kronometratzaileen deklarazioak…) aztertu ondoren, eibartarron Largest transforming human image errekor saiakera ontzat eman du eta. Aipatutako kategorian errekorra gainditzeko asmoz, AKEBAI plataformak antolatutako ekimenean…

Eibartarrok  Guinnessa  lortu  dugu!
22 Eka
11:37

Eibartarrok Guinnessa lortu dugu!

Eibarren AKEBAI plataformak erronka bota zigun eta gaur horri erantzun diogu eibartarrok: 2.500 lagunek osatutako koloretako mosaikoa Untzagan irudikatzea lortu dugu eta, beraz, Guinness errekorra ere geurea da! Gaurko ekitaldia antolatzen ibili den taldeak aurreikusitako planari pausoz pauso ederto jarraitu diote partehartzaile guztiek eta, horri esker, dena primeran joan da….

Ia  2000  lagun  Guinnessa  lortzeko  ekitaldian
10 Eka
3:10

Ia 2000 lagun Guinnessa lortzeko ekitaldian

“GIZA IRUDI ERRALDOI BATEN ERALDAKETA” KATEGORIAN GUINNESSA lortzeko ekitaldia ekainaren 22an, iluntzean, egingo da Untzaga plazan eta, horretarako, Eibarren Akebai plataformaren logotipoa irudikatuko da 2.500 lagunen artean. Egitarauan eta ordutegietan oraindik aldaketaren bat edo beste gerta daiteke, baina gutxi gora-beherako plana hau da: arratsaldeko 18:15ak aldera auzoetatik abiatuko dira kalejirak,…