Tag : eibartHARTUak

Carlos Truko, El Salvadorreko patinatzailea
24 Uzt
12:40

Carlos Truko, El Salvadorreko patinatzailea

Erdialdeko Amerikako bigarren hiri handiena da San Salvador, El Salvadorreko hiriburua. Zalcoatitan bailaran dago kokatuta eta 2 milioi biztanle inguru bizi dira San Salvador sumendiak eta San Jacinto muinoak inguratuta. Hor jaio zen Carlos Truko, sarritan patinen gainean edo argazki kamerarekin ikusi ahal izan dugun mutikoa. Hainbat urte daramatza gure…

Baserritar jantzia duen tangertarra
06 Uzt
12:23

Baserritar jantzia duen tangertarra

Etxea euskarazko oharrez beteta dauka Houda El Khayatik. Komunean, “aurpegia garbitu”; egongelan, “jaso jostailuak”; sukaldean, “edan” edo “jan”; eta abar. “Semeei euskeraz egin nahi diet eta horrela gehiago ikasten dut”. Berbalagun programako kidea da eta euskal kulturan murgiltzeko ahalegin guztiak egiten ditu. Tangerren (Maroko) bizi zenean ez zuen Europara etortzea…

Munduan zehar dantzan
08 Eka
4:45

Munduan zehar dantzan

Milton Keynesen jaio zen Alice Wood. “Formula 1eko lasterketa egiten den zirkuitutik gertu dago eta ez dauka beste gauza interesgarriagorik. Biribilgune asko dago, hori bai”. Alicen bizitza ere biribilgune askotatik pasa da eta Formula 1eko autoek baino buelta gehiago eman ditu. 11 urterekin Guarora (Malaga) joan zen bizitzera; karrera Madrilen…

Bineta Mbaye, Sanferminek Eibarrera ekarri zuten senegaldarra
25 Mai
10:24

Bineta Mbaye, Sanferminek Eibarrera ekarri zuten senegaldarra

Afrikaren Eguna da gaur, maiatzaren 25a. Afrikako estatuak batu eta elkartu, afrikar herrialdeei bizi-baldintza hobeak eskaini, euren subiranotasun eta lurraldetasunaren alde egin, eta kolonialismoa ezabatu eta nazioarteko lankidetza bultzatzea helburu zuen Afrikako Batasunerako Erakundearen sortzea gogoratzen da egun honetan. Ospatzeko eguna da, beraz, Bineta Mbaye Cisserentzat, Senegalen jaio baitzen.  …

Aire-zubia Alemania eta Eibar artean
11 Mai
10:40

Aire-zubia Alemania eta Eibar artean

Azken urteotako joera ez bezala, Alemania utzi eta gurera etorri da bizitzera Viviane Straub. Hizkuntzak, artea eta maitasuna nahasten dituen istorioa da berea eta, tartean, aireportuak. Kuadrilla egin du, ohitura eibartarrak barneratu ditu, baina alde batetik bestera bizikletan ibiltzea gustatuko litzaioke. “Bizikletan ibiltzeko ohitura dago hemen, baina kirol moduan, hainbeste…

Davide Cerchi, euskarak bustitako genoarra
27 Api
11:10

Davide Cerchi, euskarak bustitako genoarra

Gerra Zibilak banandu zuena batu zuen waterpoloak. Davide Cerchi Zarraolandiaren familiak Euskal Herria utzi behar izan zuten gerra sasoian. ANVko gudaria zen Liborio Zarraolandia, Davideren aitxitxa, eta Genoan (Italia) finkatu zen familia. Davideren osaba Gernikara bueltatu zen, baina han geratu zen bere arreba Nere, Davideren ama. Italo ezagutu zuen eta…

Legarreko fruitu saltzaile alaiena
13 Api
4:30

Legarreko fruitu saltzaile alaiena

Berarekin topo egiten duten guztiek agurtzen dute Ghita. Legarreko fruta-dendan egiten du lan eta sinpatiaz arduratzen da negozioaz. Berak ere berba onak ditu bezeroentzat. “Eskerrak eman nahi dizkiet arratsaldero hainbeste barre eragiteagatik”. Hamabost urte daramatza Eibarren, baina eibartar bat gehiago sentitu da lehen momentutik. Ez du bere burua hemendik kanpo…

Brasilgo hondartzen xarma ez zen nahikoa Leorentzat
23 Mar
4:48

Brasilgo hondartzen xarma ez zen nahikoa Leorentzat

Hondar zuria, palmerak eta urdin turkesa koloreko urak bustitako hondartzak maite dituztenentzat paradisua izan daiteke Aracaju. Brasilgo ipar-ekialdean dago, Salvador da Bahiatik hurbil, hau da, Zorionaren hiriburutik gertu. Baina Leo Ferreirak zerbait ezberdina nahi zuen, bere jaioterriak eskaintzen ez zion beste esperientzia bat bizi nahi zuen. Horrela iritsi zen Eibarrera…

Kafe bat kolonbiar batekin
09 Mar
5:16

Kafe bat kolonbiar batekin

Txikitoak zerbitzen berezko estiloa dauka Kolonbiatik etorritako mutil honek, eta atsegina izatea ere berezkoa du. Estaziño kalean ibiltzen diren txikiteroekin txantxetan eta barrez ikusi dezakegu Jesus David Rios uneoro, belaunaldi eta jaioterri guztiz ezberdineko pertsonen arteko topaketa alaian. Estaziño tabernan egon gara berarekin eta prestatu digun kafe gozoa hartu dugu….