Tag : #errefuxiatuak

“Herritartasunaren kostua” (Iratxe Gimenez)
11 Eka
6:45

“Herritartasunaren kostua” (Iratxe Gimenez)

Orain dela egun batzuk Mamoudu Gassanari bitzitza aldatu zitzaion. Frantziako heroi berria da, lau pisuko eraikina eskalatu eta balkoitik zintzilik zegoen ume bat salbatu ondoren. Bizitza aldatuko diona bere heroitasunari emandako ordainketa da: Macronek zin egin du frantziar herritartasuna automatikoki emango zaiola, eta opariz, lanpostu bat Parisko bonbero taldean. Murtzian,…

Unax Blanco, dokumentalen zuzendaria: “Migratzaileen gaia tristurarekin tratatzen badugu, hesi gehiago jarriko ditugu”
10 Aza
12:26

Unax Blanco, dokumentalen zuzendaria: “Migratzaileen gaia tristurarekin tratatzen badugu, hesi gehiago jarriko ditugu”

‘Refugiados, camino a ninguna parte’ dokumentalaren ostean, ‘ZUK’ proiektua aurkeztu zuen atzo Unax Blancok Bilboko Azkuna zentroan. Migratzaileen gaia modu positiboan tratatu nahi izan dute Asier García eta biok, guztion arteko hesiak bota eta migratzaileak pertsona arrunt bezala ikusteko. Aurrekontu murritzarekin, “boluntariotzaren inguruko dokumentala” osatzen duten lau istorio kontatzen ditu…

EFREN FLORES: “Norberaren balioak aldatzen ditu horrelako esperientzia batek”
31 Mar
11:56

EFREN FLORES: “Norberaren balioak aldatzen ditu horrelako esperientzia batek”

Euskal Herriko Itzuliaren aitzakiarekin, Zaporeak proiektuak ekitaldi berezia antolatu du apirilaren 7rako. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, elkartasun pintxo-potea egingo da Untzagan, Grezian dauden Siriako errefuxiatuei laguntzeko dirua batzeko asmoz. Grezian Zaporeak-ekin egon dena Efren Flores eibartarra da. Urtarrilaren 2an joan zen Kios uhartera eta hiru bat aste egin zituen han. Esperientziak…

ARRATE BERASALUZE: “Boluntarioak berebizikoak dira, baina gobernuek dute konponbidea”
10 Mar
12:45

ARRATE BERASALUZE: “Boluntarioak berebizikoak dira, baina gobernuek dute konponbidea”

Greziako Lesbos irlaren hegoaldean dago Kios, Egeo itsasoan. Parean du Turkia, “Kontxatik Santa Klara uhartea ikusten den bezala, ia-ia”. Hiru astetan egon zen bertan Arrate Berasaluze, ekainean, Zaporeak proiektuarekin eta Greziako beste hainbat GKE-ekin errefuxiatuei laguntza eskaintzeko asmoz. Bueltatuko da. “Kiosera ziur, baina Atenasera ere bai, mugimendu handia dagoelako han”….

“Hungari han?” (Imanol Magro)
06 Urr
8:52

“Hungari han?” (Imanol Magro)

Galdeketa egin dute Hungarian Siriako errefuxatuei atea ixteko. Parte hartzea ez da %50ra iritsi, baina boza eman duten ia guztiek eskuin muturrarekin bat egin eta errefuxiatuen aurka agertu dira. Hori, Siriatik datozen errefuxatuekin, gerra gordin eta ezagun batetik ihesi. Auskalo zein izango zen emaitza errefuxiatu ekonomikoen, bizitza hobe baten bila…

Haur errefuxiatuentzako eskola material bilketa irailaren 14a baino lehen
05 Ira
9:44

Haur errefuxiatuentzako eskola material bilketa irailaren 14a baino lehen

Oñatiko Hotz taldeak Motxila Solidarioak bidaliko ditu iraila bukaeran Greziako kanpalekuetara. Eibarren Baisi kafetegian (Urkizu 11) jasoko dira motxilak irailaren 14a baino lehen. Zer sartu:  2 galtzerdi pare berri, pare bat kulero edo kantzontzilo berri, 2 koloreztatzeko liburuxka edo idazteko kuaderno, margoak, negurako arropa (guanteak, bufanda edo txapela), jostailu edo…

“Konfidantza galtzen” (Borja Rodriguez)
22 Uzt
11:28

“Konfidantza galtzen” (Borja Rodriguez)

0    Iritzia 
Ana

Bizitzaren zentzua zein ote den askotan galdetu izan diot nere buruari. Ez dut aurkitu, ez pentsa… Baina gauza bat oso argi daukat aspalditik. Inori min egiteko ez naizela etorri mundu honetara. Gaur egun, errefuxiatuen istorio tristea, eta hainbeste atentatu munduan zehar, munduarengan konfidantza galera erakarri dit. Ez dut etorkizunik ikusten….

Errefuxiatuen aldeko manifestazioa egingo da bihar eguerdian Eibarren
26 Ots
1:25

Errefuxiatuen aldeko manifestazioa egingo da bihar eguerdian Eibarren

Errefuxiatuen inguruko krisia dela eta, biharko martxak eta bestelako ekitaldiak deitu dituzte Europako hainbat hiritan (#safepassage) eta Eibarren ere horren harira manifestazioa egingo da: CARE elkartekuek antolatuta, bihar 12:00etan Untzagatik abiatuko da, Calbeton, Bidebarrieta, Urkizu, Arragueta, Errebal eta Toribio Etxebarria kaleak zeharkatzeko. Untzagara bueltan sartzean, agiri bat irakurrita amaituko dute…

Gaur zabalduko dute Topalekuan “Krisi humanitarioan galdutakoak” argazki-erakusketa
25 Ots
3:27

Gaur zabalduko dute Topalekuan “Krisi humanitarioan galdutakoak” argazki-erakusketa

Gaurtik aurrera  “Supervivientes en busca de refugio. Krisi humanitarioan galdutakoak” izenburuko argazki erakusketa egongo da ikusgai Topalekuan, Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoan, Hotz Errefuxiatuei laguntzeko taldeak antolatuta. Eguazten, barixaku eta zapatuan 19:00etatik 21:00era zabalduko dute eta domekan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Erakusketan Antonio Cossa, Urko Arroyo, Cesar Lopez…