Tag : #eskola

Barrakek prezio berezia izango dute eguenean eta Musika Eskolakoen kontzertua bertan behera laga dute
19 Eka
1:52

Barrakek prezio berezia izango dute eguenean eta Musika Eskolakoen kontzertua bertan behera laga dute

Udaleko Kultura batzordeak gaur jakinarazi duenez, etzi (eguenean, ekainaren 21ean) barraketan ibiltzea ohikoa baino merkeagoa izango da, egun osoan bidaia bakoitzeko 0’70 euro kobratuko dute eta. Bestalde, egun horretarako antolatuta zegoen Juan Bautista Gisasola Musika Eskolakoen kontzertua (19:00etan Untzagan) bertan behera laga dutela eman dute aditzera.

Eusko Ikaskuntza omenduko dute gaur Armeria Eskolan, “Ondo egindako lana” ekimenaren barruan egingo den saioan
19 Eka
11:58

Eusko Ikaskuntza omenduko dute gaur Armeria Eskolan, “Ondo egindako lana” ekimenaren barruan egingo den saioan

Gaur arratsaldean, 19:00etan Armeria Eskolan hasiko den “Ondo egindako lana” ekimenaren XI. saioan, Eusko Ikaskuntza omenduko dute bere mendeurrenean, “1918an sortutako erakundeak bere ibilbide luze eta oparoan Euskal Herriari egindako eta egiten ari den ekarpen baliotsua eskertu nahian”. Saioa elebiduna izango da eta Iñaki Dorronsoro lehendakariak eta Xabier Alkorta Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren…

Euriari aurre eginez Untzaga plaza kolore biziz bete zuten Kezka taldekoek barixakuan
18 Eka
5:45

Euriari aurre eginez Untzaga plaza kolore biziz bete zuten Kezka taldekoek barixakuan

Dantzari Egunarekin agurtu zuten barixakuan kurtsoa Kezka dantza eskolako ikasleek. Untzagan, taldeko dantzariekin batera ikasleek eskaini zuten emanaldia hasi aurretik, arratsaldearen zati handi bat zerura begira eman zuten, edozein unetan euria hasiko ote zen beldur, eta azkenean dantza saioa euripean egin behar izan zuten. Hala ere, urteroko moduan, saio ederra…

35 urte bete dituela ospatzeko vending lehiaketa antolatu du Urkotronikek
15 Eka
1:13

35 urte bete dituela ospatzeko vending lehiaketa antolatu du Urkotronikek

Eibarko Urkotronik enpresak aurten 35 urte bete dituela eta, ‘Urkotronik Vending Lehiaketa’ antolatu dute. Osasunarekin eta jasangarritasunarekin lotura duen ekimena Euskadiko Lanbide Heziketako zentruekin lankidetzan antolatu dute, “ekintzailetza babestu, enplegu modu berriak sustatu eta Euskadiko ikasleen talentu sortzailea” saritzeko asmoz. Lehiaketaren berri emateko Miguel de los Toyos alkateak, Carlos Abad…

“Enperadorearen jantziak” euskerazko antzezlana eskainiko dute eguenean Lekim Animaciones taldekoek
15 Mai
6:06

“Enperadorearen jantziak” euskerazko antzezlana eskainiko dute eguenean Lekim Animaciones taldekoek

Debabarreneko Eskolarteko XXXIV. Antzerki Jardunaldien barruan eguenean “Enperadorearen jantziak” lana aurkeztuko dute Ermuko Lekim Animaciones taldekoek, 15:00etan, Hezkuntza Esparruan (sarrera doan da). Hans Christian Andersenen obra batean oinarritutako lana euskeraz taularatuko dute eta 3 urtetik gorakoentzat egokia da. Nerea Ariznabarreta eibartarrarekin batera, Eñaut Gorbea, Juanma Rodriguez eta Mikel Areitio antzezleek egiten…

Paula Kasares: “Haurrak euskaraz aditzeko eta aritzeko aukera ohikoak eta askotarikoak behar ditu”
22 Urt
9:10

Paula Kasares: “Haurrak euskaraz aditzeko eta aritzeko aukera ohikoak eta askotarikoak behar ditu”

Bihar, urtarrilak 23, “Umeak euskaldun haztea helburu” izenburuko saioa emango du Paula Kasares soziolinguista eta Nafarroako Unibertsitate  Publikoko irakasleak Portaleko areto nagusian, 19:00etan. Eibarren  AKEBAIren ekimenez urte osoan jarraipena izango duen “Hamaika Berbaldi” egitasmoari lotutako hitzaldian Kasaresek ondo baino hobeto menperatzen duen gaia izango da ardatza: euskararen transmisioa. Azalduko dituenak…

Gabonetarako opariz beteta dator Txikitto! aldikaria
20 Abe
11:28

Gabonetarako opariz beteta dator Txikitto! aldikaria

Aste honetan, Gabonetako oporrak hartu aurretik, Eibarko  6 eta 12 urte bitarteko haur guztiek eramango dute etxera 2017ko azken “Txikitto”! aldizkaria. Hilabete honetako aldizkariaren azaleko protagonista  “Zatoz Olentzerorekin abestera!” ekitaldia da. Izan ere, abenduaren 24an, domekan, goiburu hori daraman kalejira egingo da Urkizutik hasita Untzagaraino, 11:30etan hasita. Horretaz gain, abenduare…

“Eskoletan baratza bai ala bai!” (Iratxe Vazquez)
14 Abe
4:19

“Eskoletan baratza bai ala bai!” (Iratxe Vazquez)

0    Iritzia 
Ana

Gaur egungo bizimoduarekin askotan ahaztu egiten dugu janaria nondik datorren, nork edo nola ekoizten den. Badirudi esnea “tetrabrik” batetik datorrela, behien errapetatik baino. Gure arbasoek Lurrarekin zuten lotura estua galtzen dihardugu. Horrela jarraituz gero, elikagaien jatorria ahazteaz gain hauek ekoizteko jakituria ere galduko dugu. Txinako esaera zahar batek dioen bezala,…

Errebal berriaren izena eta irudia aukeratzeko eskolarteko lehiaketa egingo du Udalak
05 Ira
1:30

Errebal berriaren izena eta irudia aukeratzeko eskolarteko lehiaketa egingo du Udalak

Errebalen jasoko duten eraikinaren izena eta irudi korporatiboa finkatzeko eskolarteko lehiaketa eta herri-galdeketa egingo ditu udalak. Horretarako proposamena uztailaren 26ko ezohiko osoko bilkuran onartu zen, prozesua zuzenduko dituen oinarriekin batera. Izenen proposamenak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek egingo dituzte eta irudi korporatiboarenak, berriz, Eibarko ikastetxeetako Batxilergo Artistikoko ikasleek….

“Udarako etxeko lanak, bai edo ez?” (Iratxe Vazquez)
10 Uzt
11:32

“Udarako etxeko lanak, bai edo ez?” (Iratxe Vazquez)

Uda hastea batzuentzako eskola oporren sinonimoa da! Hemendik aurrera ohikoa izango da eguneko momentu oro kalean adin guztietako umeak eta nerabeak ikustea. Aste batzuetan zehar, behintzat, ez gara egongo ordutegien menpe eta egun luzeez gozatu ahal izango dugu. Egun hauetan ere eskola askok fitxak edo opor-liburuak bidaltzen dituzte. Sasoi honetan…