Tag : #gabonak #dantza #hiruerregeak

Bihar  banatuko  dituzte  Errege  kabalgata  aurreko  dantzetarako  gonbidapenak
27 Abe
7:14

Bihar banatuko dituzte Errege kabalgata aurreko dantzetarako gonbidapenak

Urteroko moduan, urtarrilaren 5ean Ipurua kiroldegian egingo den dantza ikuskizunerako gonbidapenak banatuko dituzte. Gonbidapenak bihar (eguaztena, abenduak 28), 09:00etatik aurrera banatuko dituzte udaletxeko patioan. Aforo kontuak direla eta, bertaratzen den lagun bakoitzari gehienez bi gonbidapen emango dizkiote.

Hiru  Erregeen  kabalgata  19:00etan  abiatuko  da  Untzagatik
04 Urt
11:21

Hiru Erregeen kabalgata 19:00etan abiatuko da Untzagatik

Urteroko moduan, Hiru Erregeak urtarrilaren 5ean ailegatuko dira gurera eta, herriko kaleak kabalgatan zeharkatu baino lehen, Ipurua kiroldegian euren omenezko dantzak ikusiko dituzte. Ipurua Dantza Garaikidea eta Gimnasia Erritmika taldeek eta Eibarko Balletekoek 16:30ean ekingo diote erakustaldiari, baina ikustera doazenentzat ateak 16:00etan zabalduko dituzte. Kabalgata, berriz, 19:00etan abiatuko da Untzagatik…