Joan den martxoaren 3an, zapatua, Sosola baserria bisitatu zuten Berbetan programetako partaideek. Eguraldia lagun, goizeko 10:30ean autobusa hartu eta bertara abiatu ziren. Enrike eta Aizpea prest zeuden atarian ongi etorria emateko. Enrikek, lehenik eta behin, Sosola baserriaren historia kontatu zien eta ondoren bi taldetan banatu ziren. Aizpeak ogia nola egiten duen azaldu…
Maila handiko gaztak dauzkagu Debabarrenan. Horrela dio Malen Sarasua eibartarrak behintzat. Leartikerreko ikerlaria da bera, eta esneki eta gaztaren inguruan aditua. Debabarreneko II. Gazta Astearen barruan gaur egingo den dastaketa ekitaldia aurkeztuko eta bideratuko du, eta eskualdeko zazpi gazta-ekoizlek hartuko dute parte bertan. Gazta Astearen egitaraua aste honetan kontzentratzen bada…
Debabarrenako II. Gazta Asteak antolatu duen egitarau beteari hasiera emateko, eskualdeko gazta-ekoizleen produktuak dastatzeko aukera egongo da gaur Eibarko hainbat tabernatan egingo den pintxo potean. Egixa ardi gazta (Itziar), Sosola ardi gazta (Eibar), Mausitxa ardi gazta (Elgoibar), Goienetxe ardi gazta (Mutriku), Egotza ahuntz gazta (Soraluze), Mallegoi behi gazta (Mallabia) eta…
Aste honetan banatu da Txikitto aldizkariaren 162. alea Eibarko ikastetxe guztietan, 6 eta 12 urte bitarteko haurren artean. Ale honetan abuztuan Brasilgo olinpiadetan izan zen Markel Alberdi eibartar igerilariari elkarrizketa egin diogu. Bestalde, erreportaia egun hauetan Eibarren ospatzen ari den Debabarreneko I. Gaztaren asteari eskaini diogu . Gaurtik hasita gazta…
Etiketak: #eibar, #Gazta, #ogia, Sosola baserria