Tag : #gazteak

Irene Hernando (antzezlea eta antzerki sortzailea): “Berlinen antzerkia egiteko eta  sortzeko modu  berriak ikasi ditut”
13 Uzt
11:08

Irene Hernando (antzezlea eta antzerki sortzailea): “Berlinen antzerkia egiteko eta sortzeko modu berriak ikasi ditut”

Berlingo Lispa eskolan antzerki-interpretazioko ikasketak egiteko beka eskuratu zuen iaz Irene Hernando eibartar gazteak eta ikasturte osoa egon da Alemanian “antzerki fisikoa” lantzen mundu osoko ikaskide eta irakasleekin. 25 urte ditu eta txikitatik izan du harreman zuzena arte eszenikoekin: etxean, aitarekin eta amarekin hasi zuen ibilbidea eta arlo desberdinetan aritu…

Martxan da helduentzako Bertso Eskola Eibarren
16 Urt
3:25

Martxan da helduentzako Bertso Eskola Eibarren

Aurtengo ikasturtean helduen talde bat antolatzea lortu du Eibarko Hankamotxak bertso eskolak, eta herriko bertsolazaleak animatu nahi dituzte bertan parte hartzeko. Bertso eskola asteazkenero 19:30ean egiten dute, Arrate Kultur Elkartearen goiko lokalean. Aurten antolatu den taldea zerotik ari da hasten, beraz ez da inolako mailarik eskatzen, “bertsolaritza gustoko izatea besterik…

Euskal Herriko Gazte Orkestrak entsegu irekia eskainiko du gaur Hezkuntza Esparruan
02 Urt
12:58

Euskal Herriko Gazte Orkestrak entsegu irekia eskainiko du gaur Hezkuntza Esparruan

Euskal Herriko Gazte Orkestrako kideak Eibarren daude, neguko topaketan, aste honetan  eskainiko dituzten kontzertuetarako prestatzen. 20 urteko zikloa ixteko, hiru lan garrantzitsu erakutsiko ditu orkestrak denboraldi honetan: Juan Crisostomo Arriagaren “Sinfonia Ren”; Karl Stamitzen “Biolarako eta orkestrarako kontzertua”, orkestrako kide ohia eta gaur egun Hanburgoko operaren orkestrako biola den Maria…

Beldur Barik lehiaketaren aurkezpena egingo dute bihar Untzagan
05 Urr
10:09

Beldur Barik lehiaketaren aurkezpena egingo dute bihar Untzagan

Bihar (urriak 6), 19:00etatik 20:00etara, BELDUR BARIK lehiaketaren aurkezpena izango da Untzagan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, stand bat jarriko dute, musika egongo da eta lehiaketan parte hartzeko informazio guztia jaso ahal izango da. Gainera, Photocalla ere izango dela iragarri dute, argazki bat ateratzeko Beldur Barik jarrerarekin. Antolatzaileek gogoratu dutenez, aurtengo topaketa…

Zapatuan zabalduko da berriro Indianokua Gaztelekua
07 Ira
10:54

Zapatuan zabalduko da berriro Indianokua Gaztelekua

Udako oporren ostean,  zapatu honetan (irailak 9) Indianokua gaztelekuak ateak zabalduko ditu berriro, ekintza berri eta mordo bat egiteko asmoz. Zapatuan 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eta domekan 17:00etatik 20:30era. Eibarko Indianokua Gaztelekua Muzategi kalean kokatuta dago eta 12-18 urte bitarteko gazteentzako da. Gaztelekuko arduradunen esanetan, “egitarau bat prestatzen dugu…

Hasteko da Hazilan proiektuaren bigarren edizioa
13 Urr
4:19

Hasteko da Hazilan proiektuaren bigarren edizioa

Gazteei lanean hasteko erreztasunak emateko asmoz Debegesan abiatu zuten Hazilan proiektuaren bigarren edizioa martxan hastear dago, baina izen-emateko epea barixakura arte (urriak 14) luzatu dute arduradunek. Parte hartzeko interesa duten gazteek online eman dezakete izena, debegesa.eus webgunearen bitartez. Hazilan proiektua goi mailako ikasketak dituzten (unibertsitate titulua edo goi mailako prestakuntza…

Gazte kualifikatuei lana aurkitzen laguntzeko Hazilan programaren bigarren edizioa abian jarri du DEBEGESAk
13 Uzt
4:22

Gazte kualifikatuei lana aurkitzen laguntzeko Hazilan programaren bigarren edizioa abian jarri du DEBEGESAk

Lehen edizio arrakastatsuaren ondotik, Debegesa garapen agentziak abian du gazteen laneratzea sustatzeko Hazilan programaren bigarren edizioa. Lehen edizioan parte hartu duten 13 lagunek lan-kontratua edo lan-praktikak lortu dituzte jada lan-arlo ezberdinetan. Bigarren edizio hau irailean hasiko da martxan Debabarrenean. Parte hartzeko interesa duten gazteek izena eman dezakete online debegesa.eus webgunearen…