Tag : #hamaika berbaldi

“Euskara eta kirola” mahai-ingurua bihar
21 Mar
11:21

“Euskara eta kirola” mahai-ingurua bihar

Eibar Kirol Elkartearen eskutik eta  Eibarren AKEBAI-rekin lankidetzan “EUSKARA ETA KIROLA” mahai-ingurua egingo da bihar (osteguna), 18:30ean, Ipurua futbol zelaian dagoen Formakuntza Zentroan. ELENA AZPEITIAk aurkeztuko duen saioan atal ezberdinei buruz jardungo dute berbetan hainbat gonbidatuk: KIROLA ETA GAZTEAK gaiari buruz hitz egiteko MAITE MAIORA, MARKEL ALBERDI, ODEI JAINAGA, PELLO OSORO eta MALEN RUIZ DE AZUA jarriko dituzte elkarrekin. Ondoren, KIROLA, KOMUNIKABIDEAK…

Euskal kamaraden arteko solasaldia
23 Ots
9:39

Euskal kamaraden arteko solasaldia

“Euskeraren biziberritzeari bultzada emateko antolatutako ekimena da Hamaika Berbaldi”. Horrela aurkeztu zuen egitasmoa behintzat Jokin Bergara moderatzaileak martitzenean Portalean egin zen hizketaldian. Bost hizlari jator bildu ziren mahai-inguruan: Serafin Basauri, Luis Alberto Aranberri ‘Amatiño’, Leire Narbaiza, Nerea Barruetabeña eta Beñat Laskurain. Bost belaunalditako ordezkariak, euskerak Eibarren izan duen bilakaeraren ikuspuntu…

Paula Kasares: “Haurrak euskaraz aditzeko eta aritzeko aukera ohikoak eta askotarikoak behar ditu”
22 Urt
9:10

Paula Kasares: “Haurrak euskaraz aditzeko eta aritzeko aukera ohikoak eta askotarikoak behar ditu”

Bihar, urtarrilak 23, “Umeak euskaldun haztea helburu” izenburuko saioa emango du Paula Kasares soziolinguista eta Nafarroako Unibertsitate  Publikoko irakasleak Portaleko areto nagusian, 19:00etan. Eibarren  AKEBAIren ekimenez urte osoan jarraipena izango duen “Hamaika Berbaldi” egitasmoari lotutako hitzaldian Kasaresek ondo baino hobeto menperatzen duen gaia izango da ardatza: euskararen transmisioa. Azalduko dituenak…

Kike Amonarrizek “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere” hitzaldia emango du gaur udaletxeko patioan
13 Abe
1:28

Kike Amonarrizek “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere” hitzaldia emango du gaur udaletxeko patioan

Gaur (abenduak 19, martitzena) Kike Amonarriz-ek hitzaldia eskainiko du, 19:00etan, udaletxeko patioan. “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere” goiburua izango duen solasaldia Eibarren Akebai plataformak antolatu du eta euskaltzale guztientzat zabalik egongo da. Saio honek hasiera emango dio “Hamaika berbaldi” ekimenari. Horren harira, 2017ko abenduan hasi eta 2018ko abendua bitartean 11 hitzaldi, tertulia…