Tag : #henna

Primeran ibili ziren henna-tailerrean
02 Mar
1:56

Primeran ibili ziren henna-tailerrean

Henna-tailerrean jardun zuten eguenean Berbetan programetako hainbat parte-hartzailek, eta gustura jardun ere. Safia eibartar gaztea izan zuten irakasle. Lehenengo eta behin, hennaren jatorria eta bitxikeriak kontatu zizkigun; ondoren, xiringak eta henna hartu eta paper batean frogak egin zituzten, eskua hartzeko, eta tailerra aurrera joan ahala ausartenek euren eskuetan egin zituzten henna-irudiak. Pozarren bueltatu ziren etxera…