Tag : #ipurua #kiroldegia #eibarkoudala

Bihar  banatuko  dituzte  Errege  kabalgata  aurreko  dantzetarako  gonbidapenak
27 Abe
7:14

Bihar banatuko dituzte Errege kabalgata aurreko dantzetarako gonbidapenak

Urteroko moduan, urtarrilaren 5ean Ipurua kiroldegian egingo den dantza ikuskizunerako gonbidapenak banatuko dituzte. Gonbidapenak bihar (eguaztena, abenduak 28), 09:00etatik aurrera banatuko dituzte udaletxeko patioan. Aforo kontuak direla eta, bertaratzen den lagun bakoitzari gehienez bi gonbidapen emango dizkiote.