Tag : #jai

Domekara arte egongo da martxan Garagardo Jaia Untzagako karpan
13 Eka
11:50

Domekara arte egongo da martxan Garagardo Jaia Untzagako karpan

Atzo arratsaldean inauguratu zuten Untzagako karpan Eibar Rugby Taldeak urtero antolatzen duen Garagardo Jaia. Karpako ateak jende guztiarentzat zabaldu aurretik, antolatzaileek aurtengo omenduei errekonozimendua egin zieten, aurreskua eskainita eta oroigarri bana oparituta. Garagardo Jaiak 16 urte betetzen dituen honetan Multikirola egitasmoaren sustatzaileak eta Espainiako Selekzioarekin jokatzeko deitu duten Amaiur Mayo,…

Aurten 20 urte beteko dituzten Urkiko jaiak aurkeztu dituzte
01 Eka
11:59

Aurten 20 urte beteko dituzten Urkiko jaiak aurkeztu dituzte

Atzo aurkeztu zituzten hurrengo asteburuan ospatuko diren Urkiko jaiak, Aterpe elkartean. Jai Batzordeko kideek, alkatearekin batera, aurtengo egitarauari errepasoa eman zioten. Urteroko martxan, umeendako jarduerak, kirol probak, lehiaketak eta musika uztartu dituzte programazioa osatzeko orduan. Jaiek 20 urte beteko dituzte aurten eta, antolatzaileek diotenez, errelebo faltak ematen die beldur gehien….

Eibarko 53. Euskal Jaiaren aurkezpena egin dute antolatzaileek Klub Deportiboan
17 Mai
2:30

Eibarko 53. Euskal Jaiaren aurkezpena egin dute antolatzaileek Klub Deportiboan

Atzo aurkeztu zuten Klub Deportiboko Kultura batzordearen eskutik egingo den Eibarko 53. Euskal Jaia. Aurtengo egitaraua zapatuan hasiko da, Coliseo antzokian eskainiko den “Martin Zalakain” ikuskizunarekin. Datorren eguenean, berriz, Miren Narbaizaren MICE proiektuaren emanaldia egingo da San Andres elizako klaustroan (euria bada, Kultun) eta, barixakutik aurrera, “Euskal Jaian bete-betean sartuko…

Ekainaren 10ean izango da aurten hamargarren edizioa beteko duen Galdaramiñora igoera
16 Mai
11:48

Ekainaren 10ean izango da aurten hamargarren edizioa beteko duen Galdaramiñora igoera

Urki auzoko jaien barruan Galdaramiñora igoera egingo da ekainaren 10ean. Goizeko 09:30ean hasiko da aurten X. edizioa beteko duen mendi lasterketa. Mendiko ibilbideak 18 kilometro dauzka eta 930 metroko desnibela du. Lau mendi igoko dituzte korrikalariek: Galdaramiño (669 m), Azkonabitza (726 m), Topinburu (590 m) eta Ilordo (500 m). Irteera…

Eguzkia lagun, ederto ospatu dituzte Santa Kurutz jaiak asteburuan
07 Mai
12:22

Eguzkia lagun, ederto ospatu dituzte Santa Kurutz jaiak asteburuan

Eguraldia lagun, ederto ospatu dituzte aurtengo Santa Kurutz jaiak izen bereko ermita inguruan. Zapatuan eta domekan egin dira jai egitarauaren barruan antolatutako jarduera gehienak. Egun bietako mezekin batera, musika, dantza, jolas eta bestelako kirol ekitaldiek bete dute Santa Kurutz egunaren osteko asteburua. ARGAZKIAK IKUSTEKO SARTU GURE MEDIATEKAN.