Tag : #janari bilketa#dendak

Herriko bost dendak hartuko dute parte Elikagai Bankuaren janari bilketan
29 Aza
11:26

Herriko bost dendak hartuko dute parte Elikagai Bankuaren janari bilketan

Otaola etorbideko Eroski eta Mercadona, Ego-Gaineko El Corte Ingles, Julian Etxeberriako BM eta Barrena kaleko Lidl dira, Gipuzkoako Elikagai Bankuak deituta, abenduaren 1ean eta 2an, barixakuan eta zapatuan, probintziako 79 establezimenduen artean janariak biltzeko urteko kanpaina handienean parte hartuko duten Eibarko dendak. Estualdian diren familiei laguntzeko lan horretan 1.600 boluntario…