Tag : #kirola

Domeka  eguerdian  banatuko  dira  Coliseoan  2017ko  Eibarko  Kirol  Sariak
29 Abe
3:33

Domeka eguerdian banatuko dira Coliseoan 2017ko Eibarko Kirol Sariak

Etzi, domeka, abenduaren 31n, …eta kitto! astekariak antolatzen duen  Eibarko Kirol Sarien edizio berri batek bere hitzordua izango du Eibarko kirol munduarekin. Hogeitahirugarrena izango da oraingokoa. Coliseoan, eguerdiko 12.00etan hasiko den ekitaldian, kirol-modalitate bakoitzean izendatutako kirolariek euren saria jasoko dute. Modalitateei  dagokienez, 25 sari banatuko dira eta, horiez gain, sustapen…

“Eskola  Kirola.  Ereduaren  berrikuspena”  (Iñaki  Ugarteburu)
18 Abe
1:11

“Eskola Kirola. Ereduaren berrikuspena” (Iñaki Ugarteburu)

Asko hitz egiten da Eskola Kirolaren inguruan, 25 urte bete direlako Gipuzkoako eredua martxan jarri zenetik. Foru Aldundiak honako helburu hau planteatu zuen: eskola-adineko haur guztiek kirola egiteko aukera izan zezaten lortzea. Egun Gipuzkoako haurren %80ak parte hartzen du programan, ez dira guztiak eta hobetzeko aukera dago, baina asko dira….

“Gorputza  aktibatzeko  arrazoiak”  (Iñaki  Ugarteburu)
16 Ira
12:05

“Gorputza aktibatzeko arrazoiak” (Iñaki Ugarteburu)

1. Gure osasun fisikoa hobetzeko. Munduko Osasun Erakundeak agintzen digunez, gure osasuna hobetu egingo da egunero aktibo mantentzen bagara: hemezortzi urte bete bitartean, egunero gutxienez 60 minututan -gehiago bada hobe-; eta hemezortzi urtetik gorakoentzat, astean gutxienez 150 minututan -300era ailegatzen bagara, hobe-. Era asko dago: oinez, korrika, bizikletaz, igerian, dantzan;…

Aritz  Iriondo  Foball-7ko  epaileari  elkartasuna  adierazi  diote  gaur  Unben
20 Eka
10:02

Aritz Iriondo Foball-7ko epaileari elkartasuna adierazi diote gaur Unben

Aritz Iriondo epaileari elkartasuna adierazteko ekitaldia egin dute Unben gaur iluntzean  txapelketan parte hartzen ziharduten talde guztiek eta Elgoibarko eta Eibarko Kirol Patronatuetako arduradunek. Joan den astean (ekainaren 14an)  Bailarako XX. Foball-7ko Torneoaren barruan jokatzen zen partiduan 18 urteko Aritz Iriondo Elgoibarko epailea Mendaroko ospitalean ingresatu behar izan zuten berak…

Ekainaren  24ra  arte  egongo  da  zabalik  Kirolaren  Plan  Estrategikoaren  txostenari  ekarpenak  egiteko  epea
05 Eka
5:35

Ekainaren 24ra arte egongo da zabalik Kirolaren Plan Estrategikoaren txostenari ekarpenak egiteko epea

Aipatutako dokumentuak honako eremuak batzen ditu: erakundeak, elkarteak, eta kirol, gizarte eta kultur eragile edo agenteak, besteak beste. Behin-behineko dokumentua da eta ekainaren 24ra arte egin ditzakete ekarpenak herritarrek pe2017-2027@sportstudio.es helbidera mezu bat bidalita. Behin betiko dokumentua prest egon behar da uztaila amaieran. “Eibarko Hiriaren 2017-2027 aldirako Kirolaren Plan Estrategikoa”…

“Kirola  eta  balioak”  (Iñaki  Ugarteburu)
03 Mar
1:23

“Kirola eta balioak” (Iñaki Ugarteburu)

Askotan entzuten dugu kirolak balio positiboak dituela pertsonen formaziorako. Ez dut zalantzarik esateko horrela izan daitekeela askotan, baina zoritxarrez kasu guztietan ez da horrela izaten.  Kirola tresna egokia izan daiteke hezkuntzarako, formaziorako, gizarteratzeko… baina beti ere egoki erabiltzen bada. Entrenatzaile edo monitorearen figura oso garrantzitsua da; erreferente bihur daiteke ikasle…

Osasuna  eta  ariketa  fisikoari  buruzko  hitzaldia  gaur  Portalean
22 Ots
12:57

Osasuna eta ariketa fisikoari buruzko hitzaldia gaur Portalean

Poliklinika Gipuzkoaren Osasun Ikasgelak egitasmoaren barruan “Cuerpo y mente: salud y ejercicio” izenburuko hitzaldia emango dute Ernesto Ezpeleta “Bihurri” aizkolariak eta Garikoitz Etxebeste, Txirrindulariaren Biomekanika Unitateko fisioterapeutak gaur (otsailak 22), 19:30ean, Portalean. Amaitzean, jendeak bere galderak eta kezkak agertzeko aukera izango du. Poliklina Gipuzkoak Txirrindulariaren Biomekanika Unitatea sortu zuen Podoactica-rekin…

“Kirolaren  VI.  Euskal  kongresua”  (Iñaki  Ugarteburu)
04 Aza
11:17

“Kirolaren VI. Euskal kongresua” (Iñaki Ugarteburu)

Azaroaren 17 eta 18an, Hernanin eta Donostian kirol munduko hainbat eragile elkartuko gara kirolaren inguruan jardutera, VI. Kongresu honetan “Kirolaren zehar-balioa” izango dugu aztergai. Duela gutxi idazten nuen, harritzen ninduela Donostia 2016ko  kultur hiri-burutzaren programan inongo kirol ekitaldi, hitzaldi, topaketa… ez izatea programatua, (barkaezina, nire ustetan). Ez dugu behar bezala…