Tag : #lan

Gaur hasi diren Aldatzeko igogailuaren lanek trafiko aldaketak eragingo dituzte
11 Eka
7:16

Gaur hasi diren Aldatzeko igogailuaren lanek trafiko aldaketak eragingo dituzte

Herriko erdialdea Aldatze eta Jardiñeta kaleekin lotzeko eraikiko duten igogailua ipintzeko lanak gaur hasi dira eta, Udaletik ohartarazi dutenez, lanen konplexutasuna dela eta, urte amaiera arte luzatuko dira. Aldatze kalearen goiko aldean (igogailuaren ate inguruan, Itziora doan bihurgunearen ondoan) ekin diote beharrari eta, lanen eraginez, hiru hilabetez kalea itxita egongo…

Bihar jakingo dira Errebal berrirako herritarrek bozka bidez aukeratu dituzten izena eta irudia
10 Mai
7:34

Bihar jakingo dira Errebal berrirako herritarrek bozka bidez aukeratu dituzten izena eta irudia

Errebalen eraikiko den erabilera anitzeko gunerako herritarrek aukeratutako izena eta irudia bihar emango dituzte ezagutzera, 11:30ean udaletxeko pleno aretoan. Jendearentzat zabalik izango den ekitaldian herritarrek emandako botuak zenbatuko dituzte eta Udal arduradunek herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte, “batez ere, lehiaketan parte hartu duten ikastetxeetako ikasle eta irakasleak…

Ospitaleko lanen eraginez egun batzuetan ura zikin etor daitekeela ohartarazi dute
03 Mai
6:08

Ospitaleko lanen eraginez egun batzuetan ura zikin etor daitekeela ohartarazi dute

Gipuzkoako Urak jakinarazi duenez, datozen egunotan ura zikin etor daiteke Tiburcio Anitua, Ibur Erreka eta Otaola Etorbidean. Azaldutakoaren arabera, ospital berria eraikitzeko egiten ari diren lanetan, ur sarean lotura bat egin behar dute gaur gauean eta, horretarako, ura beste ur-depositu batetik hartuko dute. Edonola ere, urak edateko ona izaten jarraituko…

Calbeton eta Bidebarrieta trafikoarentzat itxiko dituzte gaur gauean, asfaltatze-lanak egiteko
24 Api
10:48

Calbeton eta Bidebarrieta trafikoarentzat itxiko dituzte gaur gauean, asfaltatze-lanak egiteko

Udaleko Obra sailak aditzera eman duenez, Fermin Calbeton eta Bidebarrieta kaleak trafikoarentzat itxita egongo dira, gaueko 23:00etatik goizaldeko 05:00ak arte, aipatutako ordutegi horren barruan asfaltatze-lanak egingo dituztelako.