Apirilak 20-22 asteburuan ere jokatuko da Gin Tonic lehiaketaren 3. edizioa. …eta kitto! Euskara Elkarteak sortutako Euskeraz Primeran! kanpainaren barruan sartzen da lehiaketa. 14 tabernak eman dute izena eta aurreko asteburuan (apirilak 13-15) zein hurrengoan (apirilak 20-22) gin-tonicak dastatzeko aukera izango da ondorengo tabernetan: AKARA, AMESTI, AMETSA, ARKUPE, CHIC, DOS…
Errebalen jasoko duten eraikinaren izena eta irudi korporatiboa finkatzeko eskolarteko lehiaketa eta herri-galdeketa egingo ditu udalak. Horretarako proposamena uztailaren 26ko ezohiko osoko bilkuran onartu zen, prozesua zuzenduko dituen oinarriekin batera. Izenen proposamenak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek egingo dituzte eta irudi korporatiboarenak, berriz, Eibarko ikastetxeetako Batxilergo Artistikoko ikasleek….
Gaur arratsaldean banatu dituzte Eibarko euskaltegi biek eta udalak antolatutako piropo lehiaketako sariak Portalean. Epai-mahaiak Iñaki Serranoren “Zu ikustean, hego haizea sartzen zait, eta iparra galtzen dut” saritu du eta beste saria, berriz, Jonatan Alustizaren “Irribarre egin, zure ezpainekin egin dezakezun bigarren gauzarik hoberena izan daiteke eta” proposamenarentzat izan da,…
Etiketak: #...eta kitto!, #eibar, #euskera, #euskeraz primeran, #gin tonic lehiaketa, #lehiaketa