Tag : #liburutegia

Helduentzako  ipuin  musikatuak  eskainiko  dituzte  asteazkenean  Liburuaren  Nazioarteko  Eguna  gogoratzeko
23 Api
7:33

Helduentzako ipuin musikatuak eskainiko dituzte asteazkenean Liburuaren Nazioarteko Eguna gogoratzeko

Juan San Martin udal liburutegiak helduentzako ipuin musikatuen saioa antolatu du asteazkenerako, Liburuaren Nazioarteko Eguna gogoratzeko. Emanaldia 19:00etan hasiko da, liburutegian, eta  Emakume Eskeletoak bikoteak (Maite Arrese, ipuinak; Mau Ziemkiewicz, biolina) eskainiko du. Maite Arrese (Beasain, 1967). Kazetaritza ikasketak egin zituen. Antzerki eta telebista munduan ibilitakoa, gaur egun ipuin kontalaria…

Katixa  Agirre  idazleak  “Atertu  arte  itxaron”  liburua  aurkeztuko  du  gaur  Harixa  Emoten  irakurketa  klubean
09 Api
12:42

Katixa Agirre idazleak “Atertu arte itxaron” liburua aurkeztuko du gaur Harixa Emoten irakurketa klubean

Gaur  izango da Idazlearekin Harixa Emoten, euskarazko irakurketa klubaren apirileko saioa, 19:00etan Portalean (Kulturako 3. batzartokian). Oraingo honetan Katixa Agirreren “Atertu arte itxaron” liburua aztertuko dute. Idazlearen lehen eleberria “Road Movie” antzeko bat da, Euskal Herrian barrena, eta argi erakusten du hari mataza desberdinak josteko egileak duen trebezia: 1976ko martxoko…

Egitarau  zabala  antolatu  du  Eibarko  udal  liburutegiak  martxorako
05 Mar
5:07

Egitarau zabala antolatu du Eibarko udal liburutegiak martxorako

Eibarko udal liburutegiak egitarau zabala antolatu du datozen asteetarako eta, gainera, bat egin du emakumearen egunaren inguruan antolatutako egitarauarekin. Bihar, martitzena (martxoak 6), “Secuelas de nuestras guerras y derrotas: de la República a la modélica Democracia” liburua aukeztuko du Josemaría del Palacio Alonso egileak,  19:00etatik aurrera, Portaleko Areto Nagusian. Aurkezlea:…

“Urte  hasierako  asmoak,  desioak…”  (Eva  Alberdi)
04 Ots
10:44

“Urte hasierako asmoak, desioak…” (Eva Alberdi)

Urte hasieran beti izaten dugu buruan zerrendatxo bat gure asmoekin: kirol gehiago egin, dirua aurreztu, pisu pixka bat galdu, erretzeari utzi… Horietatik, zenbat bete ditugu urtea amaitutakoan? Nik honako hauek proposatu nahi dizkizuet beste horiek betikoak izaten direlako eta segur aski badituzuelako zuen zerrendetan. Hilean liburu bat irakurri. Bai, badakit…

Iban  García,  youtuberra:  “Dinamikoak  izan  behar  dira  Youtubeko  bideoak”
20 Urr
5:03

Iban García, youtuberra: “Dinamikoak izan behar dira Youtubeko bideoak”

Gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz ‘Booktuber’ lehiaketa jarri dute martxan Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak. Ekimen honen bitartez Youtuben liburuei buruzko bideoak egiteko animatu nahi dituzte gazteak eta, bideo horiek egiteko, Iban Garcia youtuber azkoitiarraren aholkuak jaso zituzten hilaren 7an liburutegira hurbildu zirenek.   -Irakurtzea gustuko duzu? Ez…

Andretxeko  liburutegia  berriztuta
31 Mai
10:57

Andretxeko liburutegia berriztuta

Andretxean, genero, berdintasuna eta feminismoaren gaineko liburutegia estreinatzen dugu. Sexualitatea, hezkidetza, feminismoa, indarkeria matxista, literatura, maitasun erromantikoa, historia eta osasunari buruzko hainbat liburu aurkituko duzue. Liburuak kontsultarako eta mailegatzeko dira. Eta, aholkularitza behar baduzue, eskatu dezakezue. Liburuak Andretxeko ohiko ordutegian mailegatuko dira. Zerbitzua herritar guztientzako da. andretxea@gmail.com 943 70 08…

“Ixo!  Liburutegian  gaude  eta”  (Eva  Alberdi)
14 Mar
8:43

“Ixo! Liburutegian gaude eta” (Eva Alberdi)

Agian ezagutuko duzue El Mundo Today*  webgunea, @elmundotoday Twitterren. Gaur egungo albisteei buelta eman eta modu barregarrian euren ikuspuntua botatzen dute sare sozialetan. Lehengo egunean grazia egin zidan albiste bat ikusi nuen Twitterren: “Liburutegira joaten diren hiru espainiarretatik bi bakarrik joaten dira jendea isilarazteko” … “irakurtzera, irakurtzera esaten dena, inor…

“Publikoa  denaren  balioa”  (Eva  Alberdi)
21 Urr
11:05

“Publikoa denaren balioa” (Eva Alberdi)

Ume koxkorra nintzenean liburu bat irensten nuen bi edo hiru egunetan. Noizean behin, gurasoek edo amamak oparitzen zidaten libururen bat, baina haiek ez ziren nahikoa izaten nuen irakurle grina asebetetzeko. Behin, aldamenekoak esanda Urkiko elizan “liburutegia” zegoela jakin nuen. Elizaren alboko gela batean armairu zahar bat zeukaten liburuz beteta. Hura…

“Roald  Dahl  idazle  galestarra  jaio  zela  100  urte”  (Eva  Alberdi)
23 Ira
9:21

“Roald Dahl idazle galestarra jaio zela 100 urte” (Eva Alberdi)

Roald Dahl eleberri eta ipuin laburren idazle galestarra izan zen, norvegiar jatorrikoa. Arrakastaz idatzi zuen umeentzako zein helduentzako. Haren liburu famatuenetako batzuk: Charlie eta txokolate-lantegia, James eta melokotoi erraldoia, Matilda, Sorginak, Erraldoi on miragarria eta Kiss Kiss. Bibliografia oparoa eta aberatsa utzi zuen Dahlek, batez ere haur eta gazte literaturan…

“Pirata  Garrapata”  bihar  umeen  liburutegian
29 Api
11:02

“Pirata Garrapata” bihar umeen liburutegian

0    Kultura 
Ana

Patata Tropikala taldearen eskutik “Pirata Garrapataren abenturak” izenburuko kontakizuna hartuko du umeen liburutegiak bihar, 18:00etatik aurrera. Zapatuko Ipuina egitasmoaren barruan eskainiko duten saioa 3 urtetik gorako umeentzat pentsatutakoa da, magia, antzerkia eta txotxongiloak tartekatzen ditu eta, betiko moduan, sarrera librea izango da. Lan honek kutsadurak Naturan duen eraginaz hitz egiten…