Tag : #literatura

Helduen gaztelerazko irakurketa kluberako izen-ematea zabalik
04 Ira
1:18

Helduen gaztelerazko irakurketa kluberako izen-ematea zabalik

Irakurtzea eta irakurtzen dena konpartitzea gustatzen zaien pertsonentzako jarduera aproposa da Juan San Martin Liburutegiak antolatzen duen hau.  Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromisoa hartzen du Liburutegiak eta liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira.  16 urtetik gorakoeei zuzenduta dago eta dinamizatzailea Peru Magdalena da. Izen-ematea irailaren 3an…

Gaur zabaldu da “Harixa Emoten” irakurketa taldean izena emateko epea
16 Uzt
4:25

Gaur zabaldu da “Harixa Emoten” irakurketa taldean izena emateko epea

Karlos Linazasoro, Garazi Arrula Ruiz, Gotzon Hermosilla eta Maixa Zugasti idazleak izango dira, besteak beste, irailetik aurrera Eibarko udal liburutegiak antolatzen duen euskarazko “Harixa Emoten” irakurketa-taldean. Eibarko Udal Liburutegiak gaur zabaldu du “Harixa Emoten” irakurketa-taldean izena emateko epea eta irailaren 7ara arte izango dute horretarako aukera jarduera horretan parte hartu…

Koro Navarro itzultzaileak itxiko du gaur Harixa Emoten irakurketa taldearen ikasturtea
22 Mai
10:31

Koro Navarro itzultzaileak itxiko du gaur Harixa Emoten irakurketa taldearen ikasturtea

Norman Manearen “Huliganaren itzulera” hizpide hartuko dute gaur Idazlearekin Harixa Emoten euskerazko irakurketa klubeko kideek Koro Navarro itzultzailearekin. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak antolatutako hitzaldia 19:00etan hasiko da Portalean eta, beraz, itzulpenaren ikuspuntutik landuko dute irakurritako obra, Antxon Narbaizaren gidaritzapean. Manea idazle errumaniarrak 2003. urtean argitaratu zuen bere lanik…

Uxue Alberdi, idazlea: “80. hamarkadak orduko umeoi nola markatu gintuen kontatu nahi nuen”
02 Mar
11:32

Uxue Alberdi, idazlea: “80. hamarkadak orduko umeoi nola markatu gintuen kontatu nahi nuen”

‘Jenisjoplin’ Uxue Alberdiren bigarren eleberria izango da mintzagai martxoaren 6an, martitzena, 19:00etan Portalean egingo den ‘Idazlearekin harixa emoten’ saioan. Elgoibarko idazlea eroso sentitzen da horrelako solasaldietan, “liburuak bizirik jarraitzen duela ikusteko balio du”. Nagore Vargasen eta 80. hamarkadan jaiotakoen memoriak ekarriko dizkigu Alberdik.   -Nagore Vargasen istorioa kontatzen duzu liburuan….

Juanjo Olasagarreren “Poz aldrebesa” aztertuko dute Harixa Emoten irakurketa taldean gaur
06 Ots
4:01

Juanjo Olasagarreren “Poz aldrebesa” aztertuko dute Harixa Emoten irakurketa taldean gaur

Gaur, 19:00etatik aurrera izango da Idazlearekin Harixa Emoten euskarazko irakurketa klubaren hurrengo saioa, Portaleko ikastaro gelan. Antxon Narbaizak gidatuta, Juanjo Olasagarreren “Poz aldrebesa” liburuari mamia aterako diote irakurleek eta, gainera, lanaren egilea ere han izango denez, liburuaren inguruko iritzi eta inpresioak partekatzeko aukera izango dute. Juanjo Olasagarre Arbizun jaio zen, 1963an….

Jon Martinez: “Booktuberrak liburu bati buruzko gomendioak  ematen ditu eta irakurzaletasuna pizten du”
02 Ots
12:56

Jon Martinez: “Booktuberrak liburu bati buruzko gomendioak ematen ditu eta irakurzaletasuna pizten du”

Jon Martinez eibartarrak irabazi du gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak elkarlanean antolatutako  BooktuberBoom lehiaketa. Jonek 15 urte egingo ditu laster eta DBHko 3. maila egiten dihardu Itzion. Booktuber baten zereginari eta irakurzaletasunari buruz egin dugu berba berarekin. – Nola…

Beñat Laskurain: “Gure arbasoekin konpromisoa daukagu”
26 Mai
9:20

Beñat Laskurain: “Gure arbasoekin konpromisoa daukagu”

Beñat Laskurain Martinez eibartar gaztea aurtengo Ipurterre Gutun eta Ipuin Lehiaketako irabazlea izan da DBH 3-4 kategorian. 15 urte beteko ditu ekainean eta Ipurterre lehiaketa irabazten duen hirugarren aldia da. Lehen Hezkuntza San Andres ikastetxean egin zuen, eta orain J.A. Mogel Ikastetxean dihardu DBHko 3. mailan. Euskaltzalea eta musikazalea, saltsa…

Kalean dago literaturaz beteta datorren Txikitto! aldizkaria
25 Mai
5:35

Kalean dago literaturaz beteta datorren Txikitto! aldizkaria

Gaur banatu da Txikitto aldizkariaren 168. alea Eibarko ikastetxeetan. Portadan Ipurterre Gutun eta Ipuin Lehiaketako irabazleen talde-argazkia ikusiko duzue (Irene Alonso, Elene Arrazola, Uxue Baroja, Ane Treviño eta Beñat Laskurain), eta barruko orrialdeetan saritutako ipuinak irakurtzeko aukera izango duzue. Hori guztiaz gain, sariak banatzeko egin zen jaialdiko argazkiak ere agertzen…

Ipurterre Ipuin eta Gutun Lehiaketako irabazleen izenak ezagutzera eman dituzte
10 Mai
10:09

Ipurterre Ipuin eta Gutun Lehiaketako irabazleen izenak ezagutzera eman dituzte

…eta kitto! Eukara Elkarteak antolatzen duen Ipurterre Ipuin eta Gutun lehiaketako 23. edizioa izan da aurtengo eta ehundaka ipuin eta gutun jaso dira aurten ere . Epaimahaiakoek ez dute lan makala izan horrenbeste ipuin eta gutunen artean irabazleak hautatzen. Irabazleak ondorengoak izan dira: Zorionak, beraz, irabazle guztiei eta eskerrik asko…

“Gotas” liburua aurkertuko du gaur Iratxe Gimenezek
14 Abe
9:51

“Gotas” liburua aurkertuko du gaur Iratxe Gimenezek

Iratxe Gimenez Hermosa eibartarrak “Gotas”, bere lehen liburua aurkeztuko du gaur, eguaztena, 19:00etan Portaleko ikastaro gelan, Felix Morquecho kazetariak aurkeztuko duen ekitaldian. Egileak dioen moduan, “liburuan jasotakoak eguneroko bizitzan sortzen diren txispen inguruko istorioak dira“. Hiru atal nagusitan dago banatuta: “Gotas” (12 kontakizunek osatzen dute), “Gotas extrañas” (beldurrezko bost ipuinekin)…