Tag : #M1

Beharginen  eskubideen  alde  borrokatzeko  eguna  izango  da  biharkoa
30 Api
7:11

Beharginen eskubideen alde borrokatzeko eguna izango da biharkoa

Langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da Maiatzaren Lehena. Bigarren Internazionalak 1889an Parisen aldarrikatu zuenetik Chicagoko martiriak omentzeko eta beharginen eskubideen eskabidea egiteko eguna da Langileen Nazioarteko Eguna eta, urtero egiten den moduan, aurten ere asmo horrekin mobilizazioak deitu dituzte sindikatuek. Maiatzaren Lehenaren harira CCOO eta UGT sindikatuek bat egin dute eta…

Eskualde  mailako  mobilizazioa  egingo  du  LABek  Eibarren  Maiatzaren  Lehenean
23 Api
8:39

Eskualde mailako mobilizazioa egingo du LABek Eibarren Maiatzaren Lehenean

Maiatzaren Lehenaren harira antolatu dituzten ekitaldien berri emateko agerraldia egin dute LAB sindikatuko ordezkariek gaur arratsaldean Untzagan. Iaz ez bezala, aurten berriz ere eskualde mailako mobilizazioak egingo dituzte, “Lan, bizi, herri duina” aurtengo goiburuari jarraituta. Debabarrenerako deitu duten manifestazioa 12:00etan hasiko da, Eibarko Untzaga plazan. Ondoren herri bazkaria egingo da…