Tag : Mahai-ingurua

“Euskara eta kirola” mahai-ingurua bihar
21 Mar
11:21

“Euskara eta kirola” mahai-ingurua bihar

Eibar Kirol Elkartearen eskutik eta  Eibarren AKEBAI-rekin lankidetzan “EUSKARA ETA KIROLA” mahai-ingurua egingo da bihar (osteguna), 18:30ean, Ipurua futbol zelaian dagoen Formakuntza Zentroan. ELENA AZPEITIAk aurkeztuko duen saioan atal ezberdinei buruz jardungo dute berbetan hainbat gonbidatuk: KIROLA ETA GAZTEAK gaiari buruz hitz egiteko MAITE MAIORA, MARKEL ALBERDI, ODEI JAINAGA, PELLO OSORO eta MALEN RUIZ DE AZUA jarriko dituzte elkarrekin. Ondoren, KIROLA, KOMUNIKABIDEAK…

Emakumeen eta ekintzailetzaren inguruko mahai-ingurua gaur Eibar Coworking-en
15 Mar
10:12

Emakumeen eta ekintzailetzaren inguruko mahai-ingurua gaur Eibar Coworking-en

Ekingune elkartekoek emakumeen eta ekintzailetzaren inguruko mahai-ingurua egingo dute gaur Eibar Coworking-en (Eibarko Txikito, 8). Saioko moderatzailea Lorea Arakistain, “Puntu Eus” fundazioaren komunikazio arduraduna izango da eta ekitaldian bost emakumek “euren erantzukizuneko karguetan izandako bizipenak kontatuko dituzte, gaiaren inguruko euren ikuspegi pertsonala emanez”. Mahai-ingurura gonbidatu dituzten emakumeak Susana Zaballa (Interalde…

Emakumeak eta lan mundua ardatz izango dituen mahai-ingurua gaur arratsaldean
09 Mar
1:24

Emakumeak eta lan mundua ardatz izango dituen mahai-ingurua gaur arratsaldean

0    Gizartea 
Ana

Emakumeek  lan merkatuan dituzten eskubideen gainean jardungo dute berbetan gaur arratsaldean, 18:30ean, Eibarko sozialisten Untzagako egoitzan (“Casa del Pueblon”). “Emakumeen eskubideak lan merkatuan” izenburuko mahai-ingurua Eibarko Sozialistek antolatu dute, Egotik Ekora taldearekin elkarlanean eta hauek hartuko dabe parte: Alfan biharrian jardun duten Carmen Retenaga eta Ana Alberdi, Monroen jardun zuen…

Euskal kamaraden arteko solasaldia
23 Ots
9:39

Euskal kamaraden arteko solasaldia

“Euskeraren biziberritzeari bultzada emateko antolatutako ekimena da Hamaika Berbaldi”. Horrela aurkeztu zuen egitasmoa behintzat Jokin Bergara moderatzaileak martitzenean Portalean egin zen hizketaldian. Bost hizlari jator bildu ziren mahai-inguruan: Serafin Basauri, Luis Alberto Aranberri ‘Amatiño’, Leire Narbaiza, Nerea Barruetabeña eta Beñat Laskurain. Bost belaunalditako ordezkariak, euskerak Eibarren izan duen bilakaeraren ikuspuntu…