Tag : #Mandiola

Eguzkia lagun, ederto ospatu dituzte Santa Kurutz jaiak asteburuan
07 Mai
12:22

Eguzkia lagun, ederto ospatu dituzte Santa Kurutz jaiak asteburuan

Eguraldia lagun, ederto ospatu dituzte aurtengo Santa Kurutz jaiak izen bereko ermita inguruan. Zapatuan eta domekan egin dira jai egitarauaren barruan antolatutako jarduera gehienak. Egun bietako mezekin batera, musika, dantza, jolas eta bestelako kirol ekitaldiek bete dute Santa Kurutz egunaren osteko asteburua. ARGAZKIAK IKUSTEKO SARTU GURE MEDIATEKAN.

Santa Kurutz jaiek asteburua beteko dute
05 Mai
1:50

Santa Kurutz jaiek asteburua beteko dute

0    Kultura 
Ana

Aurreko asteburuan hasi ziren Santa Kurutz jaiek honetan ere izango dute jarraipena, zapatu eta domekarako prestatu duten egitarauarekin. Bihar goizetik hasiko dira ekitaldiak, Santa Kurutzeko ermitan Gorosta eta Mandiola auzoetan hildakoen alde 11:00etan ospatuko den mezarekin. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute, Unai Andonegi eta Oier Baltzola trikitilariek girotuta. Eguerditik aurrera haurrentzako…