Tag : #Nalua

Arrate egunean gertatu zen erasoa salatzeko kazerolada deitu dute gaurko, 19:30ean Untzagan
10 Ira
5:32

Arrate egunean gertatu zen erasoa salatzeko kazerolada deitu dute gaurko, 19:30ean Untzagan

Arrate egunean, arratsaldean eraso sexista gertatu zela salatzeko, Nalua Eibarko Feministek kazerolada deitu dute gaurko, 19:30ean Untzagan, “Erasorik ez, erantzunik gabe” goiburuari jarraituta. Zapatu arratsaldean neska bati eraso ziotela jakin eta, berehala, horrelakoetarako protokoloa abiatu zuten, besteak beste txosnak ordu erdiz itxi eta jaietan etenaldia eginda.

Marta Marina eta Amagoia Gomez: “Batukadak bizipoza eta indarra ematen digu”
20 Api
6:53

Marta Marina eta Amagoia Gomez: “Batukadak bizipoza eta indarra ematen digu”

– “Eibarren zerbait mugitzen ari da. Emakumeok baketak eta kaleak hartu ditugu. Probatu nahi?” izenburuarekin Eibarko Batukada Feministan parte hartzeko gonbitea egin diezue Eibarko emakumeei. Nola sortu da proiektua? Marta: Batzuk Jabetze Eskolak antolatu izan dituen batukada ikastaroetan parte hartu izan dugu. Azkena joan den udan izan zen, baina taldea…

“Emakumeok borroka honen kontzientzia dugula agerian jarriko da Martxoaren 8an”
02 Mar
10:40

“Emakumeok borroka honen kontzientzia dugula agerian jarriko da Martxoaren 8an”

“Aski da!”. “Kitto!”. Mila hitz irtengo dira emakumeen ahotik Emakumeen Nazioarteko Egunean, Martxoaren 8an, baina hitz bik batuko dituzte euren aldarriak. “Emakumeok planto”. Berba bi eta jarrera bateratua. “Menpean hartzen eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko”. Askotarikoak dira arrazoiak eta horregatik egingo dute greba. “Eredu ekonomiko honek…

Martxoaren 8an greba egiteko deialdia emakumeentzat
27 Ots
12:41

Martxoaren 8an greba egiteko deialdia emakumeentzat

Ekintza eta errebindikazioz beteta dator aurtengo Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Mugimendu feministek greba egiteko deia egin die emakumeei eta horrela izango da Eibarren ere. “Emakumeok planto” aldarriarekin 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 20:00etara lanuzteak egiteko deia jaso dute emakumeek eta Eibarko eragile feministek beste hainbat ekintza antolatu dituzte greba egunerako….

Korrika girotzeko festa Gaztetxean
03 Api
11:22

Korrika girotzeko festa Gaztetxean

Korrika herrira iritsiko da barixakuan, hilaren 7a, eta Gaztetxeak hainbat ekimen antolatu ditu euskararen aldeko lasterketari harrera beroa emateko: mozorro prestaketa, korrikaldia eta kontzertua. Berotzen hasi eta lekukoa festa giroan jasotzeko, mozorro prestaketa hasiko da 22:00etan. ‘Zirkoa’ gai moduan hartuta, bertara eramandako mozorrorako gauzekin jantziko dira hara hurbiltzen direnak. 23:00etan…

Barixaku arratsalderako maitasun erromantikoaren inguruko jardunaldia antolatu du Naluak
16 Ots
6:32

Barixaku arratsalderako maitasun erromantikoaren inguruko jardunaldia antolatu du Naluak

Bihar arratsalderako, barixakua, maitasun erromantikoaren inguruko jardunaldia antolatu dute Nalua Eibarko talde feministakoek: 17:30ean “Laranja osoak”, Nerea Gurrutxagaren dokumentalaren emanaldiarekin hasiko dute saioa eta, jarraian, mahai-ingurua egiteko asmoa daukate, “Maitasun erromantikoaren mitoak: nola deseraiki erdi izatetik oso sentitzera pasatzeko” izenburuari jarraituta. Ekitaldia Andretxean izango da.

Edurne Arizaga eta Laura Fernandez (Nalua): “Alde positiborik gabe, ezingo genuke borrokan jarraitu”
28 Urr
1:09

Edurne Arizaga eta Laura Fernandez (Nalua): “Alde positiborik gabe, ezingo genuke borrokan jarraitu”

Nalua Eibarko gazte feministek osatutako talde bat da. Orain arte, herriko sexu erasoak hainbat modutan salatzeaz gain, Eibarko emakumeen inguruko dokumentala, Woman In Black eta bestelako ekintzak antolatu dituzte. Momentu honetan inguruko herrietako talde feministekin sarea osatzea  lehentasunezko kontua dela aipatu dute eta baita Eibarko elkarteekin lan egitea ere. Horrez…

Tertulia feminista egingo da gaur Andretxean Naluak egindako dokumentalaren inguruan
22 Api
1:53

Tertulia feminista egingo da gaur Andretxean Naluak egindako dokumentalaren inguruan

Gaur, barixakua, 18:30ean hasita eta 20:00ak arte tertulia feminista egingo dute Andretxean,  Nalua talde feministaren “11 Emakume 11 Bizipen Borroka 1” izenburuko dokumentalaren inguruan. Nalua talde feminista duela urte bi inguru sortu zuten Eibarko emakume gazteek. “Aurretik martxan zegoen Atakapa talde feminista indarra galtzen hasi eta desegin zen momentuan, hutsune…

“11 emakume, 11 bizipen, borroka 1”  dokumentala aurkeztuko du bihar Portalean Nalua gazte feminista taldeak
17 Mar
5:08

“11 emakume, 11 bizipen, borroka 1” dokumentala aurkeztuko du bihar Portalean Nalua gazte feminista taldeak

Martxoko emakumeen egitarauaren barruan NALUAko gazte feministek taldea modu ofizialean aurkeztuko dute herriaren aurrean eta, horretarako, bihar arratsaldeko 18:30ean urtebetez egiten aritu diren “11 emakume, 11 bizipen, borroka 1” dokumentala proiektatuko dute Portalean. Gainera, Soraluzeko Korner Morea talde feministaren eta Eibarko beste hainbat emakumeren kolaborazioa ere izango dute aurkezpenean. Nalua…