Tag : Portalea

Alejandro Cadenas (AGISAS elkartea): “Bideak Zabalduz elkarteak integratzeko eta euren lana ikustarazteko proiektua da”
04 Eka
1:13

Alejandro Cadenas (AGISAS elkartea): “Bideak Zabalduz elkarteak integratzeko eta euren lana ikustarazteko proiektua da”

Ekainaren 6an, 18:00etan, Gipuzkoako hainbat elkarte Portaleko areto nagusian izango dira, Hedatuz proiektuarekin, euren elkarteen zereginari eta premiei buruzko ikusentzunezko proiektuak eta laburmetraiak eibartarroi erakusteko. Laburmetraien aktoreak elkarte ezberdinetako kideak eta boluntarioak dira eta parte hartuko duten elkarteak hauexek izango dira: Katxalin bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako Gipuzkoako emakumeen elkartea;…

Zeramika eta Dibujo eskolakoen erakusketa inauguratuko zuten atzo Portalean (Bideoa)
01 Eka
12:29

Zeramika eta Dibujo eskolakoen erakusketa inauguratuko zuten atzo Portalean (Bideoa)

Atzo, osteguna, zabaldu zuten Portalean Zeramika eta Dibujo Udal Eskoletako ikasleek ikasturte amaiera dela eta prestatutako erakusketa. Hilaren 19ra arte egongo da bisitatzeko aukera, martitzenetik domekara bitartean, 18.30etik 20.30era.  

Prostituzioari buruzko iritzi eta ikuspegiak aztertzeko doku-foruma antolatu du Alternatibak bihar arratsalderako
17 Api
10:49

Prostituzioari buruzko iritzi eta ikuspegiak aztertzeko doku-foruma antolatu du Alternatibak bihar arratsalderako

Bihar arratsalderako doku-foruma antolatu du Alternatibak Portalean, 19:00etan. Oraingoan prostituzioaren inguruan antolatuko dute eztabaida eta, besteak beste, lanbide horren inguruan dauden jarrera ezberdinak aztertuko dituzte. Gaiaren inguruan kokatzeko “Puteros” dokumentalaren proiekzioarekin hasiko dute saioa. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, “lan honetan putazaleak ezagutuko ditugu. Zergatik gastatzen dute dirua horretan? Zer pentsatzen dute?”….

Ostiralean zabaldu zuten Eibarko Artisten Elkartearen erakusketa Portalean eta apirilaren 29ra arte egongo da zabalik
09 Api
12:51

Ostiralean zabaldu zuten Eibarko Artisten Elkartearen erakusketa Portalean eta apirilaren 29ra arte egongo da zabalik

Ostiral arratsaldean, 19:00etan zabaldu zuten Portalean Eibarko Artisten Elkartearen erakusketa. Urteroko martxan, talde erakusketa izango da eta elkarteko hainbat bazkidek, 50 inguruk hartuko dute parte, euren artelanekin. Normalean margolanak nagusi izan arren, beste arte disziplina batzuetako lanak ere erakutsiko dituzte: egurra, marrazkia, eskultura, zeramika, grabatua, argazkilaritza… Apirilaren 29ra arte egongo…

‘Itsaspeko bihotzak’ areto literarioa zabalduko dute gaur Portalean
07 Mar
9:56

‘Itsaspeko bihotzak’ areto literarioa zabalduko dute gaur Portalean

Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak sortutako ‘Itsaspeko bihotzak’ areto literarioa jasoko du gaurtik hilaren 15era arte Portaleko Erakusketa Aretoak. Juan San Martin liburutegiak Berdintasun sailaren laguntzarekin antolatutako ekimena da eta bertan genero berdintasunaren gaia lantzen da euskarazko haur literaturaren bitartez. Hezkidetza ardatz duen ibilbide artistiko-pedagogiko bat diseinatu du Galtzagorri…

Euskal kamaraden arteko solasaldia
23 Ots
9:39

Euskal kamaraden arteko solasaldia

“Euskeraren biziberritzeari bultzada emateko antolatutako ekimena da Hamaika Berbaldi”. Horrela aurkeztu zuen egitasmoa behintzat Jokin Bergara moderatzaileak martitzenean Portalean egin zen hizketaldian. Bost hizlari jator bildu ziren mahai-inguruan: Serafin Basauri, Luis Alberto Aranberri ‘Amatiño’, Leire Narbaiza, Nerea Barruetabeña eta Beñat Laskurain. Bost belaunalditako ordezkariak, euskerak Eibarren izan duen bilakaeraren ikuspuntu…

Gipuzkoako Foru Aldundiaren bisita herriko gaiei errepasoa egiteko
22 Ots
1:23

Gipuzkoako Foru Aldundiaren bisita herriko gaiei errepasoa egiteko

Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kiroletako Foru Diputatuak eta bere lan-taldeak Eibar bisitatu dute gaur, Eibarko Udalarekin eta kultura eta ekonomia arloko hainbat eragileekin herriko gaien errepasoa egiteko. María José Telleria Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Nagusiarekin, Goizane Álvarez Kiroletako arduradunarekin eta Fernando San Martín Kooperazioko buruarekin etorri da…

Jose Kareaga artistaren erakusketa monografikoaren BIDEOA ikus daiteke Eibarko Udalaren webgunean
26 Urt
12:03

Jose Kareaga artistaren erakusketa monografikoaren BIDEOA ikus daiteke Eibarko Udalaren webgunean

Abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra arte Portalea Kultur Etxean izandako erakusketa monografikoan Jose Kareagak egindako lanaren zati bat izan da ikusgai, batik bat, haren margolanak eta grabatuak. Olioan pintatutako margolanek hartu dute Portaleko erakusketa-aretoaren zatirik handiena, baina akuarelek, marrazkiek eta arkatzez egindako lanek ere euren tokia izan dute. Katalogoak, prentsa-dosierrak, argazkiak…

Jose Kareaga artista eibartarraren lanak Portalean urtarrilaren 7ra arte
26 Abe
9:35

Jose Kareaga artista eibartarraren lanak Portalean urtarrilaren 7ra arte

Jose Kareaga Guridi (1930-2008) grabatzaile, pintore, bitxigile eta damaskinatzaile eibartarrak egindako artelanen erakusketa ikusgai egongo da Portalean urtarrilaren 7ra bitartean. Erakusketa horretan Kareagak egindako lanaren zati bat izango da ikusgai, batik bat haren margolanak eta grabatuak. Olioan pintatutako margolanek hartuko dute Portaleko erakusketa-aretoaren zatirik handiena, baina akuarelek, marrazkiek eta arkatzez…

Iratxe Unanue eta Leire Kareaga (Dibujo Eskola): “Londresek bere ‘skylinea’ badauka, guk zergatik ez?”
09 Eka
10:22

Iratxe Unanue eta Leire Kareaga (Dibujo Eskola): “Londresek bere ‘skylinea’ badauka, guk zergatik ez?”

Ikasturteari agur esango dio laster Dibujo Eskolak eta urte osoan zehar egindako lanak erakusgai ditu Portaleko bigarren solairuko aretoan ekainaren 16ra arte, egunero, 18:30etatik 20:30etara. Ilustrazioa eta genero narratiboa landu dute aurten eskolan, eta era askotako lanak daude ikusgai. Bitxitasun moduan, eskolako haur, gazte eta helduek Eibarko planoa landu dute…