Tag : San Andres

Eguen Zuri egunean herriko ikastetxeetako haurrekin ateratako argazkiak gure MEDIATEKAn ikus daitezke
14 Ots
8:01

Eguen Zuri egunean herriko ikastetxeetako haurrekin ateratako argazkiak gure MEDIATEKAn ikus daitezke

Eibarren ohiko izaten da Eguen Zuri egunean herriko ikastetxeetako haurrak kalejiran ikustea, batzuk erdiguneko kaleetan eta beste batzuk euren ikastetxearen inguruan. Aurten, eguraldi txarraren ondorioz, kalejirak bertan behera lagatzea erabaki zuten eskoletako arduradunek, eta jaia ikastetxeetan epel ospatu zuten. Haurrek primeran pasatu zuten, eta hori ikusteko egun horretako argazkiak ikustea besterik ez dago…

Sostoa abesbatzak urteroko Gabonetako kontzertua eskainiko du gaur San Andres parrokian
22 Abe
9:16

Sostoa abesbatzak urteroko Gabonetako kontzertua eskainiko du gaur San Andres parrokian

Gaur 20:00etan abiatuko den kontzertuak Isabel Laspiur (pianoa), Andrea Berbois (biolina), Eibarko Koru Gaztea eta Belen Sagarzazu (organoa) izango ditu laguntzaile ezinbestekoak. Urtero egiten den ekitaldi hain  berezia izanik eta jendeak euren lana zelan eskertzen duten ikusita, Sostoakoek ere euren esker ona azaldu nahi die eibartarrei: 30 urtetik gorako ibilbidean,…

Festarako prest? Badator San Andres!
24 Aza
12:00

Festarako prest? Badator San Andres!

Ondo lotu abarkak Sanandresak indartsu datoz-eta. Gaur hasi eta hilaren 30era arte hainbat eta hainbat ekintza egingo dira gure herrian, baina aurretik ere joan da giroa berotzen. Aurten ere, nola ez, azoka nabarmenduko da eta, urtero bezala, baserriko giroa ekarriko dute herriko kaleetara Euskal Herri osotik etorritako ekoizleek. Fruituak, ortuko…

Gurasoak eskolan, euskara etxean
10 Mar
12:09

Gurasoak eskolan, euskara etxean

Joan den ikasturtean, 2015/16an, Arrateko Andra Mari eskolako guraso batzuk eskola eta etxearen artean euskarari jarraipena egiteko beharra ikusi zuten; seme-alabei (eta, kasu batzuetan, ilobei) etxeko lanekin euskaraz lagundu, euskaraz jolastu eta euskaraz elkar eragiteko beharra. Ikastetxera hurbildu ziren euskara klaseak eskatzeko eta taldea sortu zuten. Irakasle batek musutruk eman…