Tag : #StopDispertsioa #ibonetxera #sare #euskal #preso #dispertsioa #eskubide #kartzela #espetxe #sare

Musika  jaialdia  hartuko  du  Coliseo  antzokiak  martitzenean
26 Abe
8:16

Musika jaialdia hartuko du Coliseo antzokiak martitzenean

Eibarko Sare-ren “#StopDispertsioa/ Ibon Etxera” kanpainaren barruan, abenduaren 27rako (martitzena) jaialdia antolatu dute. Coliseo antzokian izango den ekitaldia 20:00etan hasiko da eta herriko hainbat musikarik jardungo dute: Maite Arroitajauregi (Mursego), Zaloa Urain (Kokein), Arrate Gisasola, Norton (EH Sukarra), Asier Serrano, Mikel Arrieta, Josu Gil eta Joseba Arrillaga… eta beste hainbat….

Giro  ederrean  jokatu  zen  Muñoaren  aldeko  berakatz  zopa  txapelketa
20 Aza
10:34

Giro ederrean jokatu zen Muñoaren aldeko berakatz zopa txapelketa

Zapatuan Untzagan izandako Eibarko I. Berakatz Zopa txapelketa “benetan giro ederrean ospatu” zela adierazi dute antolatzaileek, Eibarko Sareko ordezkariek (ikus argazki bilduma). 23 bikotek hartu zuten parte eta, esandakoaren arabera, “zopak zein baino zein hobeak izan ziren, epaileek ere lan ederra izan zuten”. Zopa guztiak probatu eta gero, epaimahaiak lehen…

23  bikote  lehiatuko  dira  zapatuan  jokatuko  den  Berakatz  Zopa  Txapelketan
18 Aza
11:42

23 bikote lehiatuko dira zapatuan jokatuko den Berakatz Zopa Txapelketan

Eibarko Sare elkartearen eskutik, zapatu eguerdian, 12:00etatik aurrera, Eibarko I. Berakatz Zopa Txapelketa jokatuko da Untzagan, plazan ipini duten karpan. Antolatzaileek azaldu dutenez,  23 bikotek eman dute izena “eta giro ederrean ospatzea” espero dute. Lehiaketa Ibon Muñoa herriko presoaren egoera salatzeko #StopDispertsioa, Ibon ETXERA! kanpainaren harira egingo da. Irabazleek 150…

Ibon  Muñoa  presoaren  eskubideen  aldeko  kanpaina  hasi  du  Eibarko  Sarek
07 Aza
10:17

Ibon Muñoa presoaren eskubideen aldeko kanpaina hasi du Eibarko Sarek

Zapatu eguerdian aurkeztu zuen Eibarko Sarek Ibon Muñoa preso eibartarraren eskubideen alde Eibarren hasiko duten kanpaina, Arrate Kultur Elkartean egindako agerraldian. Esan zutenez, “Ibonen kasuan bi eskubide urraketa nabarmen ikusten ditugu: dispertsioarena batetik eta legedi bereziarena bestetik. Horregatik kanpainaren goiburua bikoitza izango da, ‘#StopDispertsioa / Ibon Etxera’, eta hatzamar salatzaile…