Tag : #tailer

Avelina Rojas, kapelagilea: “Burura etortzen zaizkidan ideiei jarraitzen diet kapelak sortzeko”
08 Eka
1:04

Avelina Rojas, kapelagilea: “Burura etortzen zaizkidan ideiei jarraitzen diet kapelak sortzeko”

Bihar eguerdian inauguratuko du Avelina Rojas kapelagileak erakusketa, Calbeton kalean dagoen Kokojaten arkitektura estudioan. Hilabete osoan egongo da erakusketa ikusteko aukera, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Avelinak egiten dituen era guztietako kapelak ikusteaz gain, orain dela 3 urte Eibarrera etorritako madrildar honek kapelak nola egiten dituen bertatik bertara ikusteko…

Maite Lorenzo, poeta: “Errezitatu beharreko poema norberak bere egitean magia sortzen da”
08 Eka
11:46

Maite Lorenzo, poeta: “Errezitatu beharreko poema norberak bere egitean magia sortzen da”

Maite Lorenzo antzezle eta poetak zuzentzen duen Itzamna Poesia Tailerrak emanaldi bereziarekin agurtuko du ikasturtea, bihar 21:00etan Ibarkurutzeko iturriaren inguruan (euria egingo balu, emanaldia Estaziño kalean dagoen San Agustin elizan izango da). Seigarrenez egingo den poesia errezitaldian toki berezia beteko du Federico Garcia Lorcaren lanak, hain zuzen ere Granadako poeta…

“Arteterapia eta feminitateak” tailerra antolatu dute barixakurako Arrate Kultur Elkartean
15 Mai
6:28

“Arteterapia eta feminitateak” tailerra antolatu dute barixakurako Arrate Kultur Elkartean

Maiatzaren 18rako “Arteterapia eta feminitateak” tailerra antolatu dute Arrate Kultur Elkartean, 18:00etatik 20:30era. Arduradunen berbetan, “feminitatearekiko ditugun sinismenak birplanteatu eta propioak eraikitzeko asmoz, arte medio ezberdinak erabiliz garatuko da tailerra”. Izena emateko, 610980628 telefonora deitu edo e.arteterapia@gmail.com helbidera idatzi.

Argazkiek beteko dituzte herriko erakusketa areto guztiak gaurtik aurrera
04 Mai
1:30

Argazkiek beteko dituzte herriko erakusketa areto guztiak gaurtik aurrera

Argazkilaritza Maiatzean egitarauaren harira, hasi berri dugun hilabete honetan irudiak aparteko protagonismoa izango du. Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldearen eskutik, egile ezberdinen argazkiek herriko erakusketa areto guztiak beteko dituzte gaurtik hasita. Beste urte batzuetan egindakoari jarraituko diote antolatzaileek oraingoan ere: Portaleko erakusketa aretoan hasiko dute ibilbidea, datozen egunotan han erakutsiko dituzten…

Produktu ekologikoz osatutako otarrak astero jasotzeko kontsumo talde berria sortu nahi dute
03 Mai
8:43

Produktu ekologikoz osatutako otarrak astero jasotzeko kontsumo talde berria sortu nahi dute

Eibarren kontsumo talde berria sortu nahi dutela-eta, gaur arratsaldean aurkezpena egin dute Agifes elkarteak Urkizun duen errehabilitazio psikosozialerako zentroan. Lur Denok, Ner Group, Agifes eta Karabeleko elkarlanean ari dira, Gipuzkoan baratzezaintza ekologikoa bultzatzeko eta, horrekin batera, buruko osasun arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko asmoz. Lan horren berri eman…

Eibarko kontsumo talde berria aurkeztuko dute maiatzaren 3an
30 Api
6:56

Eibarko kontsumo talde berria aurkeztuko dute maiatzaren 3an

Eibarko kontsumo talde berriaren aurkezpena eta sukaldaritza energetikoari buruzko tailerra hartuko du Agifesen errehabilitazio psikosozialerako zentroak eguenean, 18:30ean. Lur Denok, Ner Group, Agifes eta Karabeleko elkarlanean hasi dira, Gipuzkoan baratzezaintza ekologikoa bultzatzeko eta, horrekin batera, buruko osasun arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko asmoz. Lankidetza honen lehen fruitua da…