Tag : #Urki

Aurten 20 urte beteko dituzten Urkiko jaiak aurkeztu dituzte
01 Eka
11:59

Aurten 20 urte beteko dituzten Urkiko jaiak aurkeztu dituzte

Atzo aurkeztu zituzten hurrengo asteburuan ospatuko diren Urkiko jaiak, Aterpe elkartean. Jai Batzordeko kideek, alkatearekin batera, aurtengo egitarauari errepasoa eman zioten. Urteroko martxan, umeendako jarduerak, kirol probak, lehiaketak eta musika uztartu dituzte programazioa osatzeko orduan. Jaiek 20 urte beteko dituzte aurten eta, antolatzaileek diotenez, errelebo faltak ematen die beldur gehien….

Ekainaren 10ean izango da aurten hamargarren edizioa beteko duen Galdaramiñora igoera
16 Mai
11:48

Ekainaren 10ean izango da aurten hamargarren edizioa beteko duen Galdaramiñora igoera

Urki auzoko jaien barruan Galdaramiñora igoera egingo da ekainaren 10ean. Goizeko 09:30ean hasiko da aurten X. edizioa beteko duen mendi lasterketa. Mendiko ibilbideak 18 kilometro dauzka eta 930 metroko desnibela du. Lau mendi igoko dituzte korrikalariek: Galdaramiño (669 m), Azkonabitza (726 m), Topinburu (590 m) eta Ilordo (500 m). Irteera…

Integrazioaren eta bizikidetzaren aldeko jaia egin zuten larunbatean Arrateko Andra Mari ikastetxeko familiek
14 Mai
12:13

Integrazioaren eta bizikidetzaren aldeko jaia egin zuten larunbatean Arrateko Andra Mari ikastetxeko familiek

Larunbatean, maiatzaren 12an,  familien arteko jaia ospatu zuten Arrateko Andra Mari ikastetxean.  Integrazioaren eta bizikidetzaren aldeko ospakizuna izan zen Urki auzoan antolatutakoa, eta bertan parte hartu zuten ume zein helduentzat egun zoragarria izan zela adierazi digute bertan izandakoek.  Jarduerak 11:00ak inguruan hasi ziren ikastetxe inguruan eta familiakide batzuk goizetik hasi…

40 arbola landatuko dituzte domekan Zuhaitz Egunaren harira
15 Mar
1:39

40 arbola landatuko dituzte domekan Zuhaitz Egunaren harira

Udaleko ingurumen sailak, Klub Deportiboaren Mendi Taldearekin eta Debegesarekin batera, Zuhaitz Eguna antolatu du domekarako. Antolatzaileek diotenez, “helburua herritarrak ingurumenarekin kontzientzia hartzea eta, horrekin batera, gure basoen iraunkortasuna ziurtatzea da”. Hori dela eta, domekan bertako 40 zuhaitz (lizarrak, gorostiak, haritzak eta urkiak) landatuko dira Eztiagan, Iturburu Ikastolaren parean dagoen udalaren…

Ederto ibili dira asteburuan Urkiko jaietan
12 Eka
7:46

Ederto ibili dira asteburuan Urkiko jaietan

0    Jaiak 
Ana

Asteburuan Urki auzoko jaiak ospatu dituzte. Aurten eguraldia lagun izan dute, eta, barixakuan hasi eta domeka bitartean, jai-egitarauaren barruan antolatutako ekitaldi guztiekin gozatzeko aukera paregabea izan dute bertoko eta kanpotik etorritako haur, gazte eta helduek.  

Laura Olmo (foballaria): agur 18 urteko jardunari
22 Uzt
12:13

Laura Olmo (foballaria): agur 18 urteko jardunari

0    Kirolak 
Ana

Bizitza erdia baino gehiago eskaini dio foballari Laura Olmok. Lauri 13 urte zituela hasi zen Urkin jokatzen eta orain, 31rekin, foballa lagatzea erabaki du, “ondorengoei tartea lagatzeko”. Urkitik Eibar FT-ra egin zuen jauzi eta azken talde horretan agurtu du egindako ibilbidea, “tartean Elgoibarko jokalaria” izan bada ere. Oraindik ez daki…