Tag : #zientzia

Iraia  Muñoa,  ikertzailea:  “Gure  gurasoen  bizi  ohiturek  eragina  daukate  gure  osasunean”
16 Abe
10:31

Iraia Muñoa, ikertzailea: “Gure gurasoen bizi ohiturek eragina daukate gure osasunean”

Belaunaldiz belaunaldiko oinordetza epigenetikoaren gainean tesia egiten dihardu Iraia Muñoa eibartarrak Leioako Medikuntza Fakultatean azken bi urteetan. Bartzelonan Bioteknologia ikasketak egin zituen eta, ondoren, masterra laguntza bidezko ugalketaren inguruan. Azken egunotan prentsa, irrati eta sare sozialetan izan dugu Iraia Muñoaren berri, Unibertsitateko tesiak dibulgatzeko Unibertsitatea.net atariak antolatzen duen “Txiotesia” lehiaketan…

Iaz  hil  zen  Javier  Gorosabel  Urkiaren  biografia  Ego  Ibarraren  “Eibartarrak”  atalean
21 Api
2:08

Iaz hil zen Javier Gorosabel Urkiaren biografia Ego Ibarraren “Eibartarrak” atalean

Javier Gorosabel Urkia (1969-2015) Eibarko astrofisikariaren biografia Ego Ibarraren webguneko “Eibartarrak” atalean irakur daiteke haren heriotzaren urteurrenean. Zientzialari-ibilbide paregabea egin zuen Gorosabelek: gamma izpien eztanda kosmikoen fisikan azken 15 urteotan eibartarrak egindako ekarpenak funtsezkotzat hartzen ditu nazioarteko astronomia-komunitateak.