‘Atra Bilis’ komedia beltza taularatuko dute domekan (azaroak 1) Coliseo antzokian

Hilo Producciones konpainiaren ikuskizuna 19:00etan hasiko da.
‘Atra Bilis’ komedia beltza taularatuko dute domekan (azaroak 1) Coliseo antzokian
2026/10/30 12:18
Silbia Hernandez Arrazola

Domekan (urriak 1) taularatuko dute Atra Bilis antzezlana Hilo Producciones taldekoek, 19:00etan Coliseo antzokian. Laila Ripollek idatzitako lana “saritutako komedia beltza da, oso beltza, senide-hiltzailez, katu-hiltzailez eta antzekoez betea”. 

Sandro Corderoren zuzendaritzapean, Laura Orduña, Cristina Lorenzo, Bea Canteli eta Concha Rodriguez antzezleak ekaitz-gau batean, Nazaria Alba Montenegroren senarraren gaubeilan elkartu diren lau atsoren azalean sartuko dira.

Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).