Futbol zaletuaren liga asteburu honetan itzuliko da lehiara

Joan den asteburuan taldeek atsedena hartu zuten, Domu Santu eguna zela-eta
Futbol zaletuaren liga asteburu honetan itzuliko da lehiara
2026/11/04 10:49
Ekhi Belar Errasti

Domu Santu eguna zela-eta joan den astean atsedena hartu ondoren, Unbek futbol zaletuaren ligako jardunaldi berria hartuko du berriz asteburuan. Lehia garrantzitsuak jokatuko dira eta Malape Tabernak Garajes Garciaren aurka jokatuko duena nabarmendu daiteke, 10 punturekin berdinduta daudelako 2. eta 4. postuetan. Partida larunbatean jokatuko da, 09:00etan, goiko zelaian.

Bergara Pneumatikoak liderrak, bere aldetik, Limpiezas Ruedaren aurka jokatuko du, igandean, 09:00etan, Unbeko beheko zelaian. Beste neurketak hauek izango dira: Adahi Etxegi – Kalaka Buenos Aires (larunbatean, 09:00etan, beheko zelaian), Xania Taberna – Bar Marem (larunbatean, 10:30ean), Baserri – Athlete Terraza (igandean, 10:30ean).