Gau Beltza ospatzeko kontzertua emango du Zapatu Beltza taldeak Zai-zoi tabernan
Ondoren DJ Jason arituko da.
2026/10/30
12:28
Silbia Hernandez Arrazola
Bittor Sarasketa kalean dagoen Zai-zoi tabernakoek musikarekin ospatuko dute Gau Beltza bihar (urriak 31, zapatua). Iluntzeko 20:00etatik aurrera Zapatu Beltza taldekoak arituko dira, Black Sabbath taldearen kantuak zuzenean eskaintzen. Kontzertua amaitu ondoren, DJ Jasonen txanda izango da.
