Gaur banatuko dira Indalecio Ojanguren lehiaketako sariak, erakusketaren inaugurazio ekitaldian
Gaur (urriak 30) zabalduko dute Indalecio Ojanguren XXXIX. argazki lehiaketaren erakusketa, Portalean, eta sari-banaketa ere bertan egingo da. Edizio honetan saritutako argazkiekin batera, parte-hartzaileen selekzioa ere ikusi ahalko da.
Azaroaren 29ra arte egongo da ikusgai, martitzenetik domekara bitartean, 18:30etik 20:30era.
Argazki lehiaketaren edizio honetan saritutakoak hauek dira: argazki bilduma onenari ematen zaion Indalecio Ojanguren Ohorezko Saria Angel Atanasio Rinconek jasoko du, ‘Despoblación rural’ izenekoarekin. Indalecio Ojanguren Sariak, berriz, Oskar Manso Navasek (‘La banalidad del mal’ lanarekin), Diego Pedra Benzalek (‘Niebla’ bildumarekin), Juan Antonio Palaciosek (‘Shura’ lanarekin) eta Emilia Valencia Martinek (‘La luz que dibuja la penumbra’ bildumarekin) jasoko dituzte.
Euskal Herri mailako Indalecio Ojanguren Sarietan, Jose Agustin Gurruchagak lortu du lehen postua, Oscar Bagliettok bigarrena, eta Carlos Romero Bilbaok hirugarrena.
Herri mailako sarietan, Virginia Arakistain Ariznabarretak irabazi du lehen saria, Pedro Arriola Arrizabalagak bigarrena, eta Daniela Agudelo Pintak hirugarrena. Hiru saridunak Eibarko Klub Deportibokoak dira.
Bestalde, 8 eta 16 urte arteko parte-hartzaileen argazki onenaren saria Endika Cabrera Mejiasentzat izan da.