Ipurua klubeko infantilek urrezko domina irabazi zuten Euskalgym txapelketan

Jubenilak eta juniorrak ezin izan ziren BEC-en jokatu zen probako podiumera igo
Ipurua klubeko infantilek urrezko domina irabazi zuten Euskalgym txapelketan
2026/11/03 17:40
Ekhi Belar Errasti

Ipurua gimnasia erritmikoko klubak Euskalgym txapelketan parte hartu zuen joan den asteburuan, BECen. Klubeko hiru talde aritu ziren lehian, eta oinarrizko infantil taldeak garaipena lortu zuen.

Oinarrizko jubenilen taldeak bederatzigarren postuan amaitu zuen txapelketa, eta junior absolutuak hamazazpigarren postua eskuratu zuen.