Santboiana jipoitu ondoren, lidergoaren bila doa Eibar Rugby Taldea
Sant Boi de Llobregateko Baldiri Aleu zelaian jokatutako partidan, emakumezkoen Ohorezko B Mailako Eibar Rugby Taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Unió Esportiva Santboianaren aurka, 8-22 emaitzarekin nagusituz.
Partida hasi eta berehala, Aiora Ibar Aguadok entsegua lortu zuen eta Isis Touwek transformazioa, eibartarrak aurreratuz. Santboianak gogor erantzun zuen, Maria Isabel Hernandezek eta Leire Aguilarrek markagailua orekatu baitzuten, baina lehen zatia amaitzear zela Isis Touwek entsegua lortu zuen Eibarrentzat.
Bigarren zatian, Eibar Rugby Taldeak abiadura eta estrategia hobetu zituen. Lide Erbina izan zen neurketako izar nagusietako bat, bi entsegu garrantzitsu lortuz 57. eta 65. minutuetan. Guztira, eibartarrek 4 entsegu eta transformazio bat lortu zituzten, etxekoen entsegu bakarra eta zigor kolpea gaindituz.
Garaipen honekin, Eibar Rugby Taldea sailkapenaren 2. postuan dago orain, Cumplutense Cisneros taldearengandik hiru puntura. Larunbatean, Universitario Bilbao Rugbyren aurka jokatuko du larunbatean, 16:00etan

