SD Eibar Fundazioaren Genuine taldeak Elorrio Saria jokatuko du igandean

Athletic Club, Real Sociedad eta Deportivo Alaves izango ditu arerio Eleizale zelaian
SD Eibar Fundazioaren Genuine taldeak Elorrio Saria jokatuko du igandean
2026/11/05 11:09
Ekhi Belar Errasti

Igande honetan, azaroak 8, Elorrio Saria jokatuko du SD Eibar Fundazioaren Genuine taldeak Eleizalde zelaian. Guztira lau talde ibiliko dira lehian: Athletic Club, Real Sociedad, Deportivo Alaves eta Eibar bera.

Txapelketa 10:00etan hasiko da eta izaera ez lehiakorra izango du. Hau da, ez dira emaitzak kontuan izango eta, ondorioz, ez da sailkapenik egongo. Kirolaren bidez gizarteratzea, taldeen arteko bizikidetza eta futbol inklusiboaren ikusgarritasuna sustatzea da txapelketaren helburua.