Ugaitz Gartzia eta Nora Martinez lehen bosten artean sailkatu ziren Donostiako Nazioarteko Krosean
Eibarko Klub Deportiboko atletismo taldeak ordezkaritza zabala izan zuen joan den igandean, azaroaren 1ean, Donostiako Nazioarteko Krosaren 70. edizioan. Alebinetatik maila absoluturaino, klubeko atleta federatuek eta atletismo eskolako gazteek hartu zuten parte, baita benjamin mailako korrikalari txikiek ere.
Donostiako hipodromoan jokatutako proban, nazioarteko korrikalariak eta harrobiko atletak elkartu ziren. Gizonezkoen proba nagusian Denis Kipkemoi kenyarra nagusitu zen, eta emakumezkoetan Maurine Chebor izan zen garaile.
Deporreko atletak indartsu
Klubeko emaitzarik aipagarrienetakoak 20 urtez azpiko kategorietan iritsi ziren. Ugaitz Gartzia Ruiz laugarren sailkatu zen gizonezkoetan, 11 minutu eta 20 segundoko denborarekin. Emakumezkoetan, Nora Martinez Baroja bosgarren izan zen, 14:59ko denborarekin.
Maila absolutuan, Julen Teran Belastegui 24. postuan helmugaratu zen, 23:30eko denborarekin, eta Mikel Arriola Muniozguren 51. izan zen, 25:11n. Beteranoen kategorian, Roberto Gartzia Herrero 17. sailkatu zen, 9:50eko denborarekin.
Harrobiarentzat esperientzia
Harrobiko atleten artean, Marina Morales Mendikutek 12. postua lortu zuen alebin nesketan, 4:42ko denborarekin. Kategoria berean, Malen de Andres Errasti 61. izan zen, Laia Castro Puyol 94., Jone Hernandez Iraola 98., Saioa Guerrero Garaizabal 99. eta Ana Lourdes Lorenzo Lopez 116.
Alebin mutiletan, Gari Perez Moreira 17. sailkatu zen, 4:17ko denborarekin. Hodei Trifol Lariz 42. izan zen, Hegoi Urain Sanz 107. eta Markel Arrieta Cordon 145.
Infantil nesketan, Isabel Pita Lozano 34. izan zen, 6:47ko denborarekin, eta Maddi Perez de Obanos Larreategi 61., 7:17n. Infantil mutiletan, Iker Caño Leibar 46. sailkatu zen, 6:29ko denborarekin.
Benjamin mailako zortzi korrikalarik ere parte hartu zuten: Jare Perez de Obanos, Haritz San Miguel, Oier Ciarsolo, Eva Ferreiro, Jon Arkotxa, Sare Azpiazu, Mikel Etxaide eta Eiden Esnaola. Kategoria horretan ez da sailkapenik egiten, eta parte-hartzea eta kirolaz gozatzea dira helburu nagusiak.
Hurrengo hitzorduak
Atletismo eskolako gazteek hurrengo kros hitzorduak azaroaren 15ean Orioko Eskolarteko Krosa, azaroaren 29an Oñatiko Krosa, abenduaren 13an Bolunburu Oroigarria / Gipuzkoako Txapelketa (Eibarren, Arrateko zelaietan), urtarrilaren 17an Juan Mugerza Nazioarteko Krosa (Elgoibarren) eta urtarrilaren 31n Zumarragako Eskolarteko Krosa izango dituzte.