Lehe-oharra

follow Legeria:
ETA KITTO EUSKARA ELKARTEAk uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko araudia betetzen du, eta baita datu pertsonalak babesten dituen abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa ere.

Informazio orokorra:
ETA KITTO EUSKARA ELKARTEA
Urkizu 11, solairuartea
20600 Eibar (Gipuzkoa)
Tel.: 943 20 09 18
Posta elektronikoa: elkartea@etakitto.eus
CIF: G20416152
Erregistro zenbakia Elkarte Erroldan:  AS/G/03334/1992

Edukia era erabilera:
etakitto.eus webguneak egokitzat jotzen dituen aldaketa eta eguneratze guztiak egin ahal izango ditu baldintzotan, edozein unetan eta aurretik inori jakinarazi gabe. Webgunean sartu eta bera baliatzeak inplikatzen du erabiltzaileak bertako eduki osoarekin bat datorrela aitortzen duela, inolako eragozpenik gabe. www.etakitto.eus webguneak, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen den forma alda dezake nahi duenean.

Jabetza intelektuala eta industriala:
Webgunearen edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodearen egile-eskubideak ETA KITTO EUSKARA ELKARTEArenak dira, baina partekatu daitezke Creative Comons Aitortu Partekatu lizentziaren bitartez (CC-by-sa). Beraz, erreproduzitu, banatu, jendaurrean komunikatu, eraldatu daiteke, beti ere iturria aipatuz eta egiletza aitortuz, eta baldintza horien pean partekatzeko. Webgunean agertzen den edozein edukiaren izen komertzialak, markak eta zeinu bereizgarriak beraien jabeenak dira, eta legez babestuta daude.

Loturak (linkak):
Webgune honetan agertzen diren loturak (linkak) soilik informazio xedetarako eskaintzen dira, eta ez dira ez iradokizunak, ez gonbidapenak, ez gomendioak beraietara joateko. ETA KITTO EUSKARA ELKARTEAK ez du bermatzen lotura hauen bitartez bisita daitezkeen leku horien  erabilgarritasun teknikoa, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.

Datuen konfideltzialtasuna eta babesa:
Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, ETA KITTO EUSKARA ELKARTEAk ohartematen dio erabiltzaileari datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela ETA KITTO EUSKARA ELKARTEAk sortua eta berak erabiltzeko, bere ardurapekoa, xede dituena erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio egitekoak. Baldintza orokor hauek onartzerakoan ETA KITTO EUSKARA ELKARTEAk erabiltzailearen datu batzuk bildu behar ditu zerbitzua emateko ezinbestekoak direnak.

Fitxategien erregistroa eta formularioak:
Webgune honetako formularioetan eskatzen diren datu pertsonalak ez badira ematen edo datuak babesteko politika hau ez bada onartzen, ezin da erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan parte hartu. Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organokoaren 15/1999 xedatutakoarekin bat, adierazten dizugu erabiltzaile moduan erregistratzetik jasotako datu pertsonalak ETA KITTO EUSKARA ELKARTEA- IFK: G20416152; Urkizu Pasealekua 11, solairuartea (Eibar) jabe duen fitxategi batean biltegiratuko direla, legez eskatzen diren segurtasun neurriak aplikatuta.

Datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna:
Erabiltzailea da ematen dituen datuen zehaztasunen eta egiazkotasunaren arduradun bakarra, ETA KITTO EUSKARA ELKARTEA horretatik etor daiteken edozein erantzukizunetatik libre dago. Erabiltzaileek emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasunak bermatzen dituzte eta datu horiengandik eratorri ahal den erantzukizuna bere egiten dute, kasu guztietan, eta behar bezala gaurkotuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartu egiten du erregistro edo bazkidetza formularioan informazio osoa eta zuzena ematea. ETA KITTO EUSKARA ELKARTEAk ez du bere gain hartzen berak egin ez dituen informazioen edo beste iturri bat jatorri duten egiazkotasunaz, beraz ez du ardurarik hartzen informazio horren erabileratik etor daitekeen edozein kalteen gainean. ETA KITTO EUSKARA ELKARTEA k beretzat gordetzen du bere webguneetan jasota dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta ahal du informaziorako sarbidea mugatu edo eragotzi. ETA KITTO EUSKARA ELKARTEAk ez du erantzukizunik ETA KITTO EUSKARA ELKARTEtik kanpoko iturriek emandako informazioaren ondorioz erator daitezken oker, akats edo ez egitetatik eragin daitezken kalte edo galerengatik.