Guraso Berbalagunek ikasturtea agurtu dute

Guraso Berbalagunek ikasturtea agurtu dute
2016/05/30 eta kitto!
Aurreko barixakuan, Guraso Berbalagunak egitasmoan parte hartzen diharduten gurasoek, agur esan zioten ikasturteari. Arratsaldean. euren seme-alabekin batera, tailerra izan zuten ...eta kitto!-n. Gominolazko lore politak egin zituzten, loreontzi eta guzti. Eta iluntze partean, afarimerienda gozoarekin batera agurtu zuten ikasturtea. Dena dela, oporrak hartu aurretik, beste ekintza bat antolatuko du ...eta kitto!-k Gurasoak Berbetan egitasmoaren barruan. Ekainaren 16an, eguena, Plaza Bete Poz ikuskizunarekin gorputza eta mingaina dantzan jartzeko aukera izango dute, ume zein helduek, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Urkizuko parkean.

afarim. retokauta 2afarim retokauta 5afarim retokauta 6afarim retokauta 3afarim retokauta 7afarim retokauta 8afarim retokauta 9afarim retokauta 10afarim retokauta 11