Gurasoak Berbetanek jai giroan amaitu du ikasturtea

Gurasoak Berbetanek jai giroan amaitu du ikasturtea
2017/06/16 eta kitto!
Urkizuko parkean esan diogu agur Gurasoak Berbetan egitasmoari. Joan den ostegunean eskulan- eta makillaje-tailerrekin ekin genion jaiari: kokomokoak egin genituen, marrazki bizidunetako pertsonaiarik gustukuenak margotu ere bai, baina betiko bezala ilararik luzeena makillajearen mahaian sortu zen: katuak, marigorringoak, tximeletak... denetarik ikusi zen han!

Eta behin tailerrak amaitu eta gero, ARNO DJ-aren txanda izan zen. Xirimiriari aurre eginez, dantzarekin amaitu zuten bertaratutakoek jaia.

Datorren ikasturtean ere bueltan izango da Gurasoak Berbetan egitasmoa, etxe-giroan euskeraren erabilera bultzatzeko helburuarekin indartsu bueltatuko da ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik.

Jaialdia 1Jaialdia 2Jaialdia 3Jaialdia 4Jaialdia 5Jaialdia 6