Txaltxa Zelaik hartuko ditu aste honetan Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak

Txaltxa Zelaik hartuko ditu aste honetan Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak
2023/01/30 13:25
eta kitto!
Barixaku honetan, otsailak 3, Txaltxa Zelain egingo dira Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak.  Joan zen astean Urkizuko parkean egindakoekin amaitu ziren urtarrilekoak, eta barixaku honetan ekingo zaio otsaileko egutegiari. Betiko moduan 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat antolatuko dira jolasak, lau begiraleren laguntzarekin, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Otsailaren 10ean, Torrekuako parkean egingo dira jolasak eta, aratosteak atzean lagata, otsailaren 24an Urkizun egingo direnekin esango diogu agur ikasturteko Barixakuak Jolasian ekimenari. Baina horrek ez du esan nahi ez denik Gurasoak Berbetan egitasmoaren barruan bestelako ekintzarik antolatuko. ...eta kitto!-tik diotenez, "ikasturtea amaitu aurretik iaz halako arrakasta izan zuen "Familien arteko Ginkana" antolatzeko asmoa dugu eta ekainean ikuskizun zoragarri batekin esango diogu agur ikasturteari".

ginakana 1M

ginakana 2M