Berbetan Jaialdiarekin hasi dugu ikasturtea

Berbetan Jaialdiarekin hasi dugu ikasturtea
2017/09/25 eta kitto!
Aurreko astean aurkeztu eta jarraian ekin zion Berbetan egitasmoak ikasturteari ostiralean Untzagan egindako jaialdiarekin.

Adin tarte zabaleko haur eta gaztetxoek ederto pasa zuten Irrien Lagunen puzgarriekin, eta horrez gainera, eskulanak egiteko aukera ere izan zuten bertan jarritako mahaietan: makillajea, itsulapikoak, karetak...

Jaialdiaren aitzakiarekin ...eta kitto!ko dinamizatzaileek Untzagara gerturatutakoekin egoteko aprobetxatu zuten, egitasmoaren berri eman eta izena ematera animatzeko.

Baina Untzagako Jaialdiak izango du jarraipenik aste honetan bertan.

Bihar, asteartea, Urkin egingo dute Berbetan, 17:30etik aurrera Cepa taberna parean. Txokolatada eta jolasak egongo dira txikienentzako. Gauza bera asteazkenean, Legarreko frontoian, eta ostiralean Urkizuko parkean.

Hemen dituzue ostiraleko jaialdiko hainbat argazki.

Gehiago ikusi nahi izanez gero, sartu lotura honetan:

http://etakitto.eus/mediateka/argazki-bildumak?gallery=berbetan-jaialdia-2017

jaialdia moztuta1jaialdia moztuta2jaialdia moztuta3jaialdia moztuta4