"Debabarreneko emakumeak XV. mendetik aurrera", martxoaren 8an

"Debabarreneko emakumeak XV. mendetik aurrera", martxoaren 8an
2016/03/02 eta kitto!
Emakumearen Egunarekin bat eginez, Arantza Lasa historialariaren hitzaldia antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak "Debabarreneko emakumeak XV. mendetik aurrera" izenburupean. Arantzak XVI. mendeko emakumeen bizimodua aztertu eta horren gaineko tesia egin zuen 2005ean, baina ordutik hona, horrenbeste gustatzen zaion gaia jorratzen jarraitu du; 2011n, esaterako, Eibarko emakumeen historiari buruzko liburua argitaratu zuen. Oraingoan, Debabarreneko emakumeak izango ditu hizpide, XV. mendetik hasita eskainiko digun ibilaldi historiko paregabean. Hitzaldia martxoaren 8an izango da, martitzena, arratsaldeko 19:00etan ...eta kitto! Euskara Elkarteko hitzaldi gelan.

Zein zen garai hartan emakumeek gizartean zuten papera? Zein funtzio edota eginkizun izaten zituzten? Zelako berezitasunak zituzten Eibarko, eta orokorrean Debabarreneko, emakumeek? Nolako bizi-baldintzak zituzten?...

Egin dezagun denboran atzera, nondik gatozen ezagutzeko.