Erosketak euskaraz egiteko kanpaina

Erosketak euskaraz egiteko kanpaina
2015/12/09 eta kitto!
Opari-paketeak egiten dituzten dendetan  “Atean ez gelditu, euskaraz aritu!” lelodun pegatinak banatu genituen eta datorren astean
, euskara ahora eraman eta euskaraz gozatu dezagun.

Bestalde abenduaren 18 eta 23an “Euskaraz Primeran!” poltsak ere banatuko ditugu herritarren artean.

Dakizuenez Ostalariak eta Dendariak Berbetan programaren helburua denda eta tabernetan euskararen erabilera areagotzea da.

Gaur egun 204 denda eta 80 tabernatik gora egin dute ekimenaren bat eta kanpaina honen bidez herritarrei ere gogorarazi nahi diegu euskarak danerako balio duela, eta euskara biziko bada erabiltzen dugulako izango dela.