Euskeraz primeran! zozketak badu irabazlea

Euskeraz primeran! zozketak badu irabazlea
2023/03/03 eta kitto!
America Vargas izan da Euskeraz primeran! ekimeneko zozketako irabazlea. Gaur eguerdian zozketatu du ...eta kitto!-k EMGI-k emandako 100 euroko erosketa-txartela eta Americak irabazi du. Neguko Merkealdien Azokan postua duten dendetan egin ahal izango ditu erosketak. Hiru egunez egon da ...eta kitto! azokan Euskeraz primeran! ekimenarekin, estreineko bider Errebal Plazan, herritarrei erosketetan ere euskara erabil dezatela gogoratzen.