Guraso berbalagunek arratsalde polita pasa zuten Barixakuak Jolasian

Guraso berbalagunek arratsalde polita pasa zuten Barixakuak Jolasian
2019/11/26 eta kitto!
Gurasoak Berbetan familia giroan euskeraren erabilera bultzatzeko ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen programak saioa izan zuen joan den barixakuan. Kanpaina berezia egiten dihardu ...eta kitto! Euskara Elkarteak, Haur Hezkuntzako familiak programan parte hartzera animatzeko.  Helburu horrekin antolatu zuen, hain justu, barixakuko ekintza. Guraso eta seme-alabek primeran pasa zuten jolas artean.

Hurrengo saioa abenduaren 13an izango da eta gabonetako apaingarriak egingo dituzte, 17:00etatik 18:00etara ...eta kitto!-n bertan. Tailerrean parte hartzeko Gurasoak Berbetan programan izena emanda egon behar da, baina izena eman gabe ere parte hartu nahi duenak, aldez aurretik deitu dezake 943200918 telefonora.

Azaroa1M

Azaroa2M

Azaroa4MAzaroa5MAzaroa9M